Agenda
Hiruak Dantzan: Dantza tailerra eta dantzaldia
2024/12/21 09:00
Hiriburu
Dantzaldia Olentzero eta Leinua txarangarekin.
"Hiruak Dantzan" zikloa Leinua taldeak eta Mugerre, Hiriburu eta Milafrangako herriek osatu dute. Dantza atelierrak, euskal dantzaldiak, euskal-landes ikusgarria, ohiko dantzaldiak, deneri idekiak eta dohainik diren hitzordu anitzak urtean zehar.
Santamasetako dantzaldia
2024/12/21 17:00
Arrasate, Biteri plaza
Santamasetako dantzaldia, herriko musikariekin.
- Trikitixa eskola
- Gaiteroak
- Txistulariak
- Olatz musika akademia
Kresala: El Caserio
2024/12/21 18:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
El caserío hiru ekitalditan banatutako komedia lirikoa da, landa-izaerakoa. Bertan, euskal herrixka garaikide baten bizitza erakusten da. Madrilgo Zarzuela Antzokian estreinatu zen 1926ko azaroaren 11n. Musikaren zati handi bat euskal folklorean oinarrituta dago, eta Jesus Guridiren konposizio garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Bizkaiko Arrigorri herrixka imajinarioan kokatuta dago, eta, azken batean, ia gauzatu ezin diren maitasun eta desamodio istorio korapilatsuak
irudikatzen dira.
Obrak badu amestutako leku bat, denboran izoztutako irudi bat. Leku idilikoa ere bada, poeta edo bidaiari baten begiradaren bidez ikusita bezala, non arazo guztiek, baita itxuraz konplexuenak direnak ere, amaiera zoriontsua izango duten. Argumentua euskal kulturaren berezko gai bati buruzkoa da: baserriko bizitza, baserriko artikulazio-mekanismo guztiekin: familia, lurra eta etxea, sehaska eta habia, tenplua eta hilobia, bizitza eta heriotza.
- Musika egilea: Jesus Guridi
- Libretoa: Federico Romero, Guillermo Fernández-Shaw
- Orkestra eta abesbatza: Lirica Sasibill
- Zuzendaritza artistikoa: Josean García
- Musika zuzendaritza: Arkaitz Mendoza
- Dantza konpainia: Kresala Dantza Taldea
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Izaro Lozano, Irati Martikorena,Naia Lertxundi, Lorea Esnaola, Maddi Llorente, Jone Muniategiandikoetxea, Lide Muniategiandikoetxea, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo, Marina Arruabarrena, Aitor Egaña, Ibai Ochoa De Alaiza, Josu Sagardia, Pablo Zurutuza, Markos Murua, Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Beñat Lizartza, Oier Goikoetxea, Oier Martikorena, Harkaitz Ardanaz
Antolatzailea: Donostia Kultura, Victoria Eugenia Antzokia, Lirica Sasibill
40 urtez dantzan - Ostadar Dantza Taldearen emanaldia
2024/12/21 18:30
Usurbe Antzokia (Beasain, Gipuzkoa)
Ostadar Dantza Taldeko urteroko Gabonetako emanaldia eskainiko dugu datorren larunbatean, abenduak 21, Beasaingo Usurbe antzokian, 19:30ean. Aurten ohi baino bereziago, gure 40. urteurrena dantza eginez ospatuz
Etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan
Ostadar Dantza Taldea (1984-2024)