Agenda

Kresala: El Caserio

Noiz

2024/12/20 18:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

El caserío hiru ekitalditan banatutako komedia lirikoa da, landa-izaerakoa. Bertan, euskal herrixka garaikide baten bizitza erakusten da. Madrilgo Zarzuela Antzokian estreinatu zen 1926ko azaroaren 11n. Musikaren zati handi bat euskal folklorean oinarrituta dago, eta Jesus Guridiren konposizio garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Bizkaiko Arrigorri herrixka imajinarioan kokatuta dago, eta, azken batean, ia gauzatu ezin diren maitasun eta desamodio istorio korapilatsuak
irudikatzen dira.

Obrak badu amestutako leku bat, denboran izoztutako irudi bat. Leku idilikoa ere bada, poeta edo bidaiari baten begiradaren bidez ikusita bezala, non arazo guztiek, baita itxuraz konplexuenak direnak ere, amaiera zoriontsua izango duten. Argumentua euskal kulturaren berezko gai bati buruzkoa da: baserriko bizitza, baserriko artikulazio-mekanismo guztiekin: familia, lurra eta etxea, sehaska eta habia, tenplua eta hilobia, bizitza eta heriotza.

  • Musika egilea: Jesus Guridi
  • Libretoa: Federico Romero, Guillermo Fernández-Shaw
  • Orkestra eta abesbatza: Lirica Sasibill
  • Zuzendaritza artistikoa: Josean García
  • Musika zuzendaritza: Arkaitz Mendoza
  • Dantza konpainia: Kresala Dantza Taldea
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
  • Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Izaro Lozano, Irati Martikorena,Naia Lertxundi, Lorea Esnaola, Maddi Llorente, Jone Muniategiandikoetxea, Lide Muniategiandikoetxea, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo, Marina Arruabarrena, Aitor Egaña, Ibai Ochoa De Alaiza, Josu Sagardia, Pablo Zurutuza, Markos Murua, Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Beñat Lizartza, Oier Goikoetxea, Oier Martikorena, Harkaitz Ardanaz


Antolatzailea: Donostia Kultura, Victoria Eugenia Antzokia, Lirica Sasibill

Irakurri gehiago

AMAraun

Noiz

2024/12/20 19:00

Non

Idiazabal, Kiroldegia

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Irakurri gehiago