Agenda

Bihotz Alai dantza taldearen emanaldia

Noiz

2024/12/15 11:00

Non

Bilbo, Zabala auzoa

*2024-2025eko Kultur Gabonak egitarauaren barruan.

Otsagabiko dantzak Deustuko Bihotz Alai dantza taldearen eskutik: paseoa, makila-jokoak (Enperadorea, Katxutxa, Dantza, Modorro), zapi-dantza eta jota ikusiko ditugu auzoko hainbat plaza eta lekuan.

 

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2024/12/15 18:30

Non

Urnieta, Sarobe

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Irakurri gehiago