Agenda
Urtxintxak, ninientzako dantzaldia
2024/12/14 09:30
Urruña - Herriko etxea
Haur-guraso tailerra:
3 hilabete - 3 urte bitarteko haurrentzat eta inguruan dituzten helduentzat ere.
Animalien mundua erabiliko dugu hitz, kantu eta dantzaren bitartez.
Haurrei eta beraien inguruko helduei dantzaldi umoretsu bat bizi araztea da asmoa non euskarak bere kabia egiten duen denen burmuinetan.
Dantza eramailea : Pantxika Telleria / Dantzaria : Eztitxu Carrère / Musika eramailea : Bastien Marianne
Aukeran: Amama
2024/12/14 16:30
Bergara, Seminarixoa
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Dantzaldia: Patxi eta konpania
2024/12/14 17:00
Hernani. Plaza Berrian
Dantzaldia Patxi eta konpaniarekin Hernaniko Plaza Berrian; eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.
Dantza Plaza
2024/12/14 18:00
Getxo, Eskoletako plaza (Areeta)
Erromeria Getxoko dantza taldeen eskutik: Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola.
Kresala: Hitaz Orhoit
2024/12/14 18:00
Gernika, Lizeo Antzokia
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
- Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
- Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
- Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
- Argazkiak: Mikel Zubillaga
- Kudeaketa: Aimar Eceiza
- Komunikazioa: Claudia Erentxun
- Bitartekaritza: Josu Sagardia
Adriana Bilbao: Amores-maitasunak
2024/12/14 18:30
Berriz, Kultur Etxea
Adriana Bilbao flamenko koreografo eta dantzariak pieza berri bat estreinatuko du Muxikebarrik koproduzituta. Artista bilbotarraren talentua bat egingo du Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolearekin. ‘Maitasunak’ Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.
Fitxa artistikoa:
- Egilea, zuzendaria eta antzezlea: Adriana Bilbao
- Abeslaria: Beñat Achiary
- Gitarrista: Raúl Corredor
Akira Yoshira: Together to get there
2024/12/14 18:30
Donostia, Gazteszena
DNA 2022 jaialdiaren barruan.
“Together to get there” obrak erakutsi nahi du gizakiak nolatan duen nor izateko beharra eta, era berean, taldean bizitzekoa. Gure bizitzaren zentzua arrunt desberdina litzateke deus egiterik ez bagenu inoren alde.
Horrela, lan honek adierazten du elkarrekin lan egin behar dela aurrera jotzeko, egoa baztertuz sinpleena –bizirik egotea (eta ez bizi izatearen ekintza)– funtsezkoa den egoeretan.
Kukai: Txalaparta
2024/12/14 18:30
Altsasu, Iortia Kulturgunea
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio
Kubako Ballet Klasikoa: Intxaur hauskailua
2024/12/14 19:00
Iruñea, Gaiarre
Istorioa Eguberri bezperan hasten da, Stahlbaum familiaren etxean. Clara eta bere anaia Fritz hunkituta daude Gabonetako jaiarekin. Ospakizunean, bere aitabitxiak, Drosselmeyer misteriotsuak, hainbat jostailu oparitzen dizkie, soldadu itxurako intxaur bat barne. Klara kaskagogorrekin lotzen da bereziki. Gau horretan, denak lo dauden bitartean, Clara egongelara itzuliko da bere kriskitinak ikustera, eta hainbat gertaera magikotan murgilduko da. Gabonetako zuhaitza izugarri hazten da, eta jostailuek bizia hartzen dute, kriskitinak buru, sagu-armada baten eta haren erregearen aurka borrokan.
- Bertsioa: Laura Alonso.
- Zuzendaritza orokorra: Laura Alonso.
- Antzezleak: Patricia Hernández, Abraham Quiñones, Alejandra de Jesús, Alex Samuel Pozo, Antoine Gómez, Elena María Matos, Isaías Rodríguez, Jeanette Laura Estrada, Tito Amel Cruz, Rachel Mendoza, Pablo González eta 21 dantzari gehiago.
Olfa Sendesni: Rabi(a)-Amorrua
2024/12/14 19:00
Gasteiz, Baratza Aretoa
Obra honek mugak zeharkatzera eta begirada zabaltzera gonbidatzen gaitu, Euskadi helmuga duen ibilbide batean zehar. Pentsamenduen, kultura-erreferentzien eta askotariko hizkuntzen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara). Mosaiko bat, non Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak, poesia mistikoaren, kantu esentzial eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen fusioaren bitartez, espazioarekin, denborarekin, gorputzarekin, ideiaren presentziarekin, energiarekin, komunikazio-egitatearekin, bestearen parte-hartzearekin eta testuingurua aintzat hartzearekin aritzen diren.
Bilaketa honetan biraketa sufiaren dantza, ekaildeko dantzak, Mutil-dantza, arabiar kantu esentziala (Mawal) eta perkusioa erabiltzen ditu mugimenduaren eta ahotsaren abiapuntu gisa.
- Koreografiaren zuzendaritza: Dairi Martínez Brown
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Javier Liñera
- Zuzendaritzaren laguntzailea: Beatriz Villanueva
- Antzezlea: Olfa Sendesni
- Eszenogragia: Liesbeth Montoya
- Soinu espazioa: Liben Svaart
- Jantziak: Betitxe Saitua
- Argiak: Leire Lacunza
- Ikerketa: Olfa Sendesni, Beatriz Villanueva
- Ahotsa eta kanturako aholkularitza: Juan Carlos Garaizabal
- Ekoizpena: Beatriz Villanueva, Olfa Sendesni
- Ekoizpen laguntzailea eta banaketa: Raira Rosenkjar