Agenda

Hitzaldia: Olentzero, nora zoaz?

Noiz

2024/11/27 17:00

Non

Amezketa, Pernando Amezketarra Kultur Etxea

Menditik zetorren ikazkin tripontzi eta mozkortia bankuko zuzendaria bezain dotore agertzen hasi zaigu azken urteotan. Aurpegia garbituta, arropak txukunduta eta bizarra zurituta ageri zaigu Olentzero, Mari Domingi alboan duela. Lanak ditugu zakuan ikatza zekarren baso-mutila ezagutzen. Erosketa garestiak kreditu txarteletik pasatzen dizkizun saltzailea dirudi. Atzeak erakusten omen du nola dantzatu aurrea, eta nolako Olentzero nahi dugun erabakitzeko jatorriari begiratuko diogu, neguko solstizioa, sutan erretzen ziren enborrak eta euskal erritoen bilakaera ezagutzeko. Eguberrietako sinbolo nagusien inguruko gogoeta egingo dugu tradizioa, historia, aldaketa, ekonomia eta generoa kontuan hartuta.

Hizlaria: Oier Araolaza

 

Irakurri gehiago

Momix: Alice

Noiz

2024/11/27 18:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia ezin hobeto nahastuz, MOMIXek ikusleei hegan eginarazten die untxi-zuloan zehar, ALICE izeneko Moses Pendletonen sorkuntza berrian. Literatura unibertsaleko istorio ezagun, bitxi, entretenigarri eta magikoenetako baten moldaketa pertsonal eta guztiz askea da: Lewis Carrollek 1865ean argitaratutako Alizia herrialde miresgarrian istorioaren moldaketa.

Etengabeko eraldatze-prozesuan dagoen Alizia bat erakusten digu ALICEk, muga zehatzik ez duen gorputz bat, hazi, uzkurtu eta berriro hazten dena, magiaz eta efektu bisualez betetako dantza batean. MOMIXen birmoldaketa honetan, Pendletonen dantzariek gorputzak hedatzen dituzte, euskarrien, soken eta beste dantzari batzuen gorputzen laguntzarekin, irudi, ilusio, musika, tramankulu eta Phoebe Katzinek sortutako jantzi bikain eta liluragarriz osatutako sekulako erakustaldia lagun dutela. MOMIXen produkzio guztietan bezala, inoiz ez da jakiten zer gertatuko den. Publikoak, bidaia magiko, misteriotsu, dibertigarri eta xelebre batean murgilduz, hori guztia eta askoz gehiago ikusiko du.

  • Zuzendari artistikoa: Moses Pendleton
  • Jantzien diseinua: Phoebe Katzin
  • Argiztapenaren diseinua: Michael Korsch
  • Bideoaren diseinua: Woodrow F. Dick, III.
  • Ballet-maisua: Victoria Mazzarelli
  • Armiarma-txotxongiloen diseinua: Michael Curry

Irakurri gehiago

Dantzaz: Distirak

Noiz

2024/11/27 19:00

Non

Iruñea, Gaiarre

Dantzaz taldeak dantza-bidaia zirraragarri bat egitera gonbidatzen zaitu, hiru geldialdi paregaberekin, bakoitza artista ezberdinek gidatuta. Eszenatokiaren zirrikituetatik pop koloreen eztandaraino, eta naurarekiko loturaraino, obra bakoitza mundu apartetarako leiho bat da.

DISTIRAK dantza garaikidearen aniztasuna ospatzen du, freskotasuna eta kolore bibratzaileak uztartuz, publikoarekin oso lotura berezia sortzeko.

  • Zuzendaritza Nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte.
  • Zuzendaria artistikoa: Adriana Pous.
  • Koreografia: Giovanni Insaudo, Alexandros Stavropoulos, Sarada Sarita.
  • Dantzariak: Estebe Abrisketa, Nerea Bakero, Mariona Carrasco, Margot Castro, Efren Colomer Pérez, Filippo Cosso, Inês Costa,Clara Esteban, Alissa Kouzmenkov, Lele Mazzella, Maitane Picabea, Iñigo Rementeria, Ricardo Vásquez Allen

Irakurri gehiago