Agenda
Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa
2024/11/23 10:30
Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma
Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa (Gipuzkoar erara)
Hitzaldia: Aurreskua eta soka-dantza, herri baten soka
2024/11/23 17:00
Sukarrieta, Ludoteka
Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko zaio: sokatik aurreskura, taldetik indibidualera, euskal dantza ezagunena gure aurrean eraldatu da eta berezkoak zituen formak aldatuta, esanahiak ere alderantziz ageri ditu gaur.
Hizlaria: Oier Araolaza - Dantzan elkartea
José Maldonado: Galeria
2024/11/23 17:00
Bilbo, Guggenheim
* 2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne.
Galería, José Maldonadorena, dantza flamenkoa eta denbora errealeko sormen piktorikoa uztartzen dituen ikuskizuna da. Maldonadok omenaldia egiten die Espainiako lau artista ikonikori, bakarkako lau eszenaren bidez: Falla, Lorca, Dalí eta Carmen Amaya. Jenio horien ondare kultural aberatsean inspiratuta, diziplina anitzeko artista honek haien unibertso sortzaileetan murgiltzen gaitu, dantzaren, musikaren eta pinturaren bidez. Eszena bakoitzean Maldonadok bere buruaren bertsio desberdin bat erakusten du, proposamen koreografiko bakar bat eszenaratuz eta artearen maisu handi haien esentzia eta magia bereganatuz.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, jatorrizko ideia, dantza, koreografia eta pintura: José Maldonado
- Zuzendari kidea: Mariana Collado
- Jatorrizko musika: Víctor Guadiana, Carlos Cuenca, Pablo Gómez Molina, José Almarcha, Sandra Carrasco, Belén Cabanes eta Mariola Membrives.
- Laguntza koreografikoa: Lorena Nogal eta Juan Carlos Lérida
- Argien diseinua: Antonio Valiente AAI
- Argi teknikaria: Daniel Gener
- Ekoizpen eta banaketa koordinazioa: Lucía Mancheño / Cal Producciones
- Kartelaren eta txostenaren diseinua: Julio Ruiz
- Kartelaren eta txostenaren argazkia: Laura Abad
Kukai: Gelajauziak
2024/11/23 17:00
Iruñea, Udaleko plaza
Cesc Gelabert koreograforekin elkarlanean sortzen da Gelajauziak. Nestor Basterretxearen hiru metro eta erdi altuera duen Akelarre totema da ikuskizunaren ardatza, bere inguruan eta txalapartaren soinuaren agindupean sei dantzarik Jauziak eta Soinu Zaharren (Lapurdi eta Gipuzkoako dantza tradizionalak) arteko harremana garatzen dute, Cesc Gelabertek markatutako ildoa jarraituz.
- Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
- Koreografia: Cesc Gelabert
- Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
- Musikaren sorkuntza: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia
- Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena
Sharon Fridman: Go Figure
2024/11/23 19:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Bikote honek bi gorputz ezberdin aurkitzea ahalbidetzen du, bakoitza bere eguneroko mugimenduarekin oso modu ezberdinean bizi delarik.
Bi dantzarik, Tomer Navotek eta distonia egoera fisiko-neurologikoarekin bizi den Shmuel Dvir Cohenek, euren artean sortutako harremanari eutsiko diote, non indarra, tentsioak, mendekotasuna eta pisua erabakigarriak izango diren, eta aldi bakoitzean forma berriekin diseinatuko dute.
Aurkituko al dute bilatzen dutena: formaren eta emozioaren arteko oreka?
- Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman.
- Zuzendaritzako laguntzailea eta ekoizpena: Tamar Mayzlish.
- Dantzariak: Shmuel Dvir Cohen, Tomer Navot.
- Musika: Noam Helfer.
- Argiztapenaren diseinua: Yaron Abulafia, Sharon Fridman.
- Jantzien diseinua: Miki Avni.
- Banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management).