Agenda

Elirale: O!

Noiz

2024/11/17 10:00

Non

Arrasate, Zaldibarko frontoia

Bi saio: 11:00 + 12:30

"O!" hau mirespenaren O da. Haur txikiek ongi dakite soinu hau marrazten beraien aho borobilarekin. Goazen heldu gisa haien ondora O horretaz berriz gozatzera. "O!" dantza garaikide bakarkako bat da nun dantzariak kantatzen duen. "O!" solo honek argiaren organizitatea jorratzen du, mugimendu koregrafiatua eta bere itzalen bitartez, ozeano zabalean harri bat altxatzen bagenu bezala eta haunditasun horretan izaki nimiño bat aurkitzen bagenu ere, izaki erabat esentziala.

Hortarako, Pantxika Telleria koregrafoak bere jestual abstraktua edukitzaile batetan babesten du. Hurbiltasun horretan, 6 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen ahalko du. Koreografoak berme erritmikoei esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren laguntzarekin. Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari lehentasuna eman nahio dio, gorputzaren espirala bakarra behin eta berriz ere bilatzeko unibertso osoari lotuz.

 

Fitxa

  • Dantzari musikaria: Oihan Indart
  • Koreografoa: Pantxika Telleria
  • Musika: Thierry Biscary
  • Teknikari zuzendaria: Franck Girodo
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Jantziak: Karine Prins
  • Osagarriak: Annie Onchalo
  • Ekoizpen administratzailea: Guilhem Boudières

Irakurri gehiago

Fernando López: No más versiones: El amor brujo

Noiz

2024/11/17 17:30

Non

Donostia, Tabakalera

* 2024ko Labo XL jaialdiaren barne.

1915ean "El Amor Brujo"-ren lehen bertsioa estreinatu zen. 20 urte geroago, Manuel de Falla konpositoreak bere testamentuan obra hau erreproduzitzea debekatu zuen arren, XX. eta XXI. mendeko koreografo espainiar askorentzat pasabide bihurtu da.

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezlea, koreografia, gidoia, zuzendaritza: Fernando López
  • Musika: Manuel de Falla 
  • Jantziak: Laa Heaty

Irakurri gehiago

iXa + Elena Castellanos: Ollos cara adentro

Noiz

2024/11/17 18:00

Non

Donostia, Tabakalera

"Amets egiten duen gizonaren izpiritua guztiz pozik dago amesten duenarekin. Aukeraren zalantza harroa ez da formulatzen. Hil ezazu, azkarrago egin hegan, maite ezazu nahi duzunean "
(Andre Breton, 1924)

Onirikoaren unibertsoa abiapuntutzat hartuta, Ollos aurpegi-barneak ametsaren kontzepzio surrealistan arakatu nahi du; logikaren, arrazoimenaren, kontzientziaren eta baita gustuaren konbentzioen mugak ere hausten diren leku horretan, gizabanako bakoitzaren barneko eta kanpoko munduaren artean ate bat irekitzeko aukera emanez.

  • Jatorrizko ideia: Elena Castellanos
  • Sorospena: Xián Martínez
  • Koreografia eta interpretazioa: Elena Castellanos eta Xián Martínez

Irakurri gehiago

Proyecto Larrua + El Mono Habitado: Idi begi + Gizaunka

Noiz

2024/11/17 18:00

Non

Aramaio, Azkoagako eliza

Proyecto Larrua: Idi begi

Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.

Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.

El Mono Habitado: Gizaunka

Oso pertsonaia berezia da, txakur bihurtu dela aitortu eta bere esperientziaz hitz egiten duen gizona. Batzuetan jostalari eta besteetan sarkastiko, ez zaunka eta ez kosk egiten, mundua ikusteko bere modu berezia besterik ez du azaltzen.

Irakurri gehiago