Agenda

Hiruak Dantzan: Dantza tailerra eta dantzaldia

Noiz

2024/11/10 09:00

Non

Mugerre

10:00etan dantza tailerra eta 11:00etan Xirolarru taldearekin dantzaldia.

"Hiruak Dantzan" zikloa Leinua taldeak eta Mugerre, Hiriburu eta Milafrangako herriek osatu dute. Dantza atelierrak, euskal dantzaldiak, euskal-landes ikusgarria, ohiko dantzaldiak, deneri idekiak eta dohainik diren hitzordu anitzak urtean zehar.

Irakurri gehiago

Muxikoak

Noiz

2024/11/10 11:00

Non

Errenteria, Herriko Plaza

Igande honetan, azaroak 10, izango da Muxikoen hileroko hitzordua, Beti Prest elkarteak antolatuta. Hileko bigarren igandeetan bezala eguerdiko 12:00etan Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu) elkartuko dira ohiko koreografiez gozatzeko.

Irakurri gehiago

Cristina Gómez: Anhel

Noiz

2024/11/10 18:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Anhel animalien esentzian, gorputzen gordintasunean eta desiraren edertasun basatian barneratzen da. Pasarte magiko eta baconiarra, eta aldi berean samurtasun eta maitasun ariketa delikatua. Gorputzaren inguruan eta honek fisikotasun harrigarriak eta surrealistak eta irudi kezkagarriak hartzeko, mantentzeko, bizitzeko eta sortzeko duen gaitasunaren inguruan. 

  • Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Cristina Gómez
  • Dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoa: Anna Estellés
  • Koreografia eta interpretazioa: Cristina Gómez eta Paloma Calderón
  • Musika eta soinu-nahasketa: Edu Comelles
  • Argiztapenaren diseinua: Carlos Molina
  • Produkzio-laguntzailea: Helena Gómez
  • Teaser: Gema Iglesias

Irakurri gehiago