Agenda
Aiko Taldea: Dantza asteburua Jotaren Sistema I
2019/09/29 08:00
Urduña, Plaza Hotela
DANTZA ASTEBURUA, Urduña Plaza Hotela
JOTAREN SISTEMA I
Irailak 29
10:00-11:30 Ikastera
11:30-12:00 Jolastokira
12:00-13:30 Berriz lanera
14:30 bazkaria
*Ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala.
IKASTAROAN IZENA EMATEKO
aiko@aikotaldea.eus helbidera email bat agindu JOTAREN SISTEMA (I) ikastaroan parte hartu nahi duzula esanez eta zure izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia + zure izen abizenak adieraziz, 50 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):
ES85 2095 0233 10 910994 3783
GOGORATU: PLAZA MUGATUAK!
HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZA
Paseo de los Fueros, 15, 48460 Orduña, Vizcaya
Ohizkoa denez, Hotel Balneareio Orduña Plazak, eskeintza berezi bat prestatu digu ikastaroan parte hartzen dutenentzako:
-Gela bikoitzean, larunbateko afaria, lo egitea, igandeko gosaria eta bazkaria 75€ lagun bakoitzeko, balnearioan 60 minutuko zirkuitu termala barne.
Ikastaroa AIKO taldeak kudeatzen du baina hotelarena zuzenean Hotel Balneario Orduña Plazak darama, horrela ba, informazio gehiago eta hotelean erreserba egiteko bertora deitu, eta AIKO taldearen ikastaroko eskeintza nahi duzuela komentatu:
Tel: 945 56 90 38
http://www.hotelordunaplaza.com
URDUÑARI BURUZ:
https://www.google.com/maps/place/orduna
https://es.wikipedia.org/wiki/Ordu%C3%B1a
PLAZA MUGATUAK, GOGORATU!
Ezpata-dantza
2019/09/29 08:30
Igantzi
Nafarroako Igantzi herrian San Migel jaiak ospatzen dira. San Migel eguneko dantzarien taldeak eta txistulari taldeak Herriko Etxetik abiatu eta karrika buelta eginez iratzartzen dute herria. Ondoren, udaletxetik bandera jaitsi eta ezpata-dantzariek elizara lagunduko dute. Meza nagusiaren ondotik, bandera-dantza eta ezpata-dantzarien emanaldia izaten dira.
Dantzari-dantza eta erregelak
2019/09/29 09:00
Iurreta
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Hona hemen jaien egitaraua:
Irailak 28, ostirala:
18:00etan Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken ensaioa egingo dute.
Irailak 29, larunbata:
10:30etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
11:00etan Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
19:00ean dantzari-dantza egingo dute: zortzinangoa, banangoa, ezpata joko txikia, makil-jokoa eta txotxongiloa. Eta amaitzeko, nesken soka-dantza edo erregelak eskainiko dira.
Urriak 7, igandea:
10:30ean dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
11:00etan Meza nagusia. Ondoren dantzari-dantza eta arku-dantza eta zinta-dantza egingo dira. Erregelekin amaituko da Iurretako dantzarien emanaldia.
18:30etan Iurretako dantzariek dantzari dantza, Gorularia eta erregelak eskainiko dituzte.
Ezpata-dantza eta aurreskua
2019/09/29 09:30
Markina-Xemein
Markina-Xemeinen, Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan, San Migel egunez Zerutxu dantza taldeak ezpata-dantza eskainiko du 11:00etako meza nagusiaren ondotik. Ezpata-dantzaren ondoren, soka-dantza dantzatuko dute bertan Zerutxu dantza taldeko dantzariek.
San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza
2019/09/29 09:30
Iruñea, Alde Zaharra
Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza kaleratuko du.
Hau izanen da programa:
- 11:30ean: Arrotxapeko zubian bandera-arbola eta partitzea.
- 12:15ean: Prozesioa Aldapako elizatik.
- 13:15ean: Ezpata-dantza udal plazan.
- 14:00 Soka-dantza Aldapako elizaren atarian.
"Soka" erakusketaren bisita gidatua
2019/09/29 10:00
Beasain, Igartza Jauregia
SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren bisita gidatua eskainiko du Oier Araolaza dantzariak (Elgoibar, 1972). Bera izan zen, hain zuzen ere, erakusketaren sorkuntza-lanetan parte hartu zuten kideetako bat.
Bisita gidatuaren bidez, euskal dantzari begirada zabal eta modernoa eskaintzen dion erakusketa honetan dauden hainbat jakingarri, harribitxi eta bereizgarriren inguruko argibideak eskainiko ditu.
Paloteadoa
2019/09/29 16:30
Cortes
Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Migel Deuna. Makil dantzariak agertzen dira bai goizeko 11:30ean hasten den prozesioan, bai arratsaldean egiten diren eginkizunetan 18:30ean. Horiekin batera paloteadoaren funtzioaren beste pertsonaiak ere bai. Izan ere, “paloteadoren funtzioak” herri antzerkia eta dantza biltzen du.
Mahai-gainekoa eta aurreskua
2019/09/29 20:30
Markina-Xemein
Markina-Xemeingo Arretxinagan mahai-gaineko dantza egiten dute Zerutxu dantza taldeko kideek dantzan eta abestuz. Ondoren aurreskua egiten dute eta horrela amaitzen dute San Migel eguna.