Agenda
Dantzarako gonbite tailerra Aiko Taldearekin
2019/09/27 17:00
Rekalde, Aluzeta Komunitate Zentroa
19:00 Aluzeta Komunitate Zentroa, Larraskitu bidea 1, Errekalde
DENOK DANTZARI DANTZARAKO GONBITE TAILERRA
DENOK DANTZARI
Dantzarako gonbite tailerra AIKO Taldearekin
Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita. AIKO dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi.
-Dantzarako gogoa bai baina nola hasi ez badakizu oraindik
-AIKO Taldekoen dantzarako formula magikoa ezagutu nahi baduzu
-Ostiral arratsalde bat lagun artean ondo pasatzeko gogoa baduzu
-Dantza taldean dantzan egin zenuen aspaldi eta faltan botatzen baduzu
Zatoz dantzaren lehioa irekitzeko, ordu pare batean gure dantzen nondik norakoak ezagutzera lagun arteko giroan ondo pasatuz... eta doan, debalde!
Irailaren 27a, ostirala
19:00-21:00
DOAN DEBALDE MUSUTRUK
Aluzeta Komunitate Zentruan
Larraskitu bidea 1
Rekalde
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2019/09/27 18:00
Hondarribia, Itxas Etxea auditoriuma
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.
Espainiako Dantza Konpainia Nazionala: On Kixote
2019/09/27 18:00
Iruñea, Baluarte
Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak On Kixote taularatuko du. 50 dantzarik hezurmamituko dute koreografia hau, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta, Manuel Covesen zuzendaritzapean.
- Koreografia: José Carlos Martínez
- Musika: Ludwig Minkus
- Eszenografia: Raúl García Guerrero
- Jantziak: Carmen Granell
- Argiztapena: Nicolás Fischtel
- Karakterizazioa: Lou Valérie Dubuis
- Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
- Musika-zuzendaritza: Manuel Coves