Agenda
Dantzaz: Hombre Masa
2019/09/25 10:00
Errenteria, Niessen Auditorioa
Vita Osojnik Esloveniako koreografoak sortutako Hombre Masa koreografia aurkeztuko du Dantzazek. Lanaren aurkezpen irekia irailaren 25ean 12:00etan Errenteriko Niessen Auditorioan izango da.
Hombre masa mugimendu pieza da, norbanako indartsua eta arduratsua aurkezten du, talde kolektiboa sortzeko laguntzen duena, baliagarria eta esanguratsua. Irudi kaleidoskopikoak sortu ditu, eta publikoari arreta eskatzen dio, informazio pilo bat emanez batera, bakoitzak erabaki dezake zeri jarraitu eta zerekin lotu. Vitak oinarria hartu du “psicologia de las masas” delakoa; bereziki José Ortega y Gasset-en “La rebelión de las masas” liburutik.
Haatik: Errimak bi oinetan
2019/09/25 17:00
Urnieta, Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.