Agenda
Mutxikoak
2019/09/22 09:00
Donibane Garazi, Herriko Etxeko plaza
Garaiko Mutxikoak elkarteak antolaturik, mutxikoak dantzatzeko aukera irailaren 22an, goizeko 11:30ean Donibane Garaziko herriko Etxeko plazan. Euria egingo balitz, dantzaldia Merkatu estalian egingo litzake.
Dantza-soka
2019/09/22 11:00
Irura
Gazte festa ospatzen dute Iruran 16-26 urte inguruko neska-mutilak baserriz baserri ibili ohi dira eskean eta dantzan, eta eguerdian aurreskua dantzatzen dute plazan.
- 9:00 Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik
- 13:00 Gazteen Dantza-soka San Migel plazan
Zarena zarelako: Hariz hari
2019/09/22 15:00
Donibane Lohizune, Luis XIV plaza
Hamabost neska gaztez osatutako taldea da Hariz hari ikuskizuneko protagonista. Dantzari, kantari eta musikari, denek sortu dute ikusgarri hau sormena, emozioa eta bizitasuna nahastuz.
Ikuskizunean, adixikidetasuna, kidetasuna, iraganeko eta gaurko emazteak aipatzen dituen harreman sarea ehundu dute. Ahantzi gabe ere kantua eta poesia, musika eta dantzaren arteko fusioa.
- Musika sorkuntza eta egokitzapena: Laura Perez, Fani y Laura Etchart, Maiana Aguerre, Naia Indaburu
- Dantza zuzendaritza: Pascale Lascano
- Protagonistak: Naia Carrere, Nahia Immaz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Laure Duhalde, Elorri Iribarren, Maylis Legassa, Amaia Sorraits, Marga Forestier, Mikele Duhalde
- Iraupena: Ordubete