Agenda

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2019/12/06 10:30

Non

Izurtza

Izurtzan San Nikolas jaiak ospatzen dira abenduaren 6an eta 11.00etako mezaren ondoren Mendigain dantza taldearen agerraldia egongo da eta honakoak dantzatuko dituzte: agintariena, agurra, arku-dantza, sagar-dantza, dantzari-dantza eta erregelak.

 

Irakurri gehiago

Kukai: Erritu

Noiz

2019/12/06 18:00

Non

Durango, San Agustin kultur gunea

Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lana eskainiko du Kukai dantza konpainiak. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
  • Espazio eszenikoa: 4 PLAY
  • Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

Irakurri gehiago

Herrixa Dantzan

Noiz

2019/12/06 18:00

Non

Plentzia, Elizako plaza

San Nikolasetan, herri-dantzen tailerra Patxi Monteroren eskutik (Herrixa Dantzan).

Antolatzailea: Plentzia Kantagune

Irakurri gehiago

Alexander Vantournhout - Bauke Lievens: Aneckxander

Noiz

2019/12/06 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Abenduak 6 eta 7, ostiral eta larunbatarekin - 20:00h - La Fundición

Aneckxander, gorputzaren autobiografia tragiko bat dantza kontzeptualeko proposamen bat da, eta Alexander Vantournhout-en beharrizan batetik sortu da: bere gorputzarekin duen harremana berrikustea eta ikuspegi sozial erredukzionistari buruzko gogoeta egitea, esandako ikuspegi sozialak beren ezaugarri fisiko deigarrienekin konparatzen baititu norbanakoak. Orokorrean, ezaugarri zaurgarrienak izaten dira.

Horretarako, bere biluztasuna erakusten dio publikoari, eta harekin batera, objektu gutxi batzuk eta bere kontakizun onest eta gordinean lagunduko dioten piano nota batzuk egongo dira. Oso koreografia akrobatikoa da, eta biluztasunean egiten den mugimendu-estudio honek bihurrikatze eta muturreko posizioetara eramaten du gorputza. Gorputza bihurrikatu egiten da, jarrera estrainio eta oldarkorrak bere gain hartuz. Era horretan, izua eta enpatia banatzen dituen marra mehea esploratu eta agerian geratzen da. Marra horrek eraikitzen du artistaren bakardadearen eta Bestearen/ikusleen arteko zubi posible bat.

  • Sorkuntza: Alexander Vantournhout, Bauke Lievens
  • Interpretea: Alexander Vantournhout
  • Dramaturgia: Bauke Lievens
  • Aholkularitza: Dries Douibi, Gerald Kurdian
  • Kanpo-begirada: Geert Belpaeme, Anneleen Keppens, Lore Missine, Lili M. Rampre
  • Argien diseinua: Tim Oelbrandt, Rinus Samyn
  • Musika: Arvo Pärt
  • Jantziak: Nefeli Myrtidi, Anne Vereecke
  • Fotografia: Bart Grietens
  • Managerra: Esther Maas
  • Banaketa: Frans Brood Productions
  • Kolaborazioa: Bauke Lievens in the context of the research project Between being and imagining: towards a methodology for artistic research in contemporary circus, financed by the research fund of KASK School of Arts, Gent (BE).
  • Honen laguntzarekin: Circus Next, a European scheme coordinated by Talents Cirque Europe, funded with support from the European Commission.
  • Ekoizpena: Not Standing npo.
  • Koprodukzioa: Circus Next, Les Subsistances Lyon (FR), Festival PERPLX Kortrijk-Marke (BE), Festival novog cirkusa Zagreb (HR).
  • Erresidentziak: Kunstencentrum Vooruit Gent (BE), Circuscentrum Gent (BE), CC De Warande Turnhout (BE), Festival PERPLX Kortrijk-Marke (BE), Centro Cultural Vila Flor Guimarães (PT), Les Migrateurs Strasbourg (FR), Subtopia Norsborg (SE), CC De Spil Roeselare (BE), La Brèche Cherbourg (FR), Les Subsistances Lyon (FR), STUK Leuven (BE).
  • Diru-laguntzak: Province of West Flanders, the Flemish Government, Circus Next.

Irakurri gehiago