Agenda
Aiko Taldea: Dantza asteburua Jotaren Sistema II
2019/12/29 09:00
Urduña, Plaza Hotela
DANTZA ASTEBURUA, Urduña Plaza Hotela
JOTAREN SISTEMA II
Abenduak 29 igandea
10:00-11:30 Ikastera
11:30-12:00 Jolastokira
12:00-13:30 Berriz lanera
14:30 bazkaria
*Ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala.
IKASTAROAN IZENA EMATEKO
aiko@aikotaldea.eus helbidera email bat agindu JOTAREN SISTEMA (II) ikastaroan parte hartu nahi duzula esanez eta zure izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia + zure izen abizenak adieraziz, 50 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):
ES85 2095 0233 10 910994 3783
GOGORATU: PLAZA MUGATUAK!
+info: http://aikotaldea.eus/berriak_detalle.php?idioma=eu&id_not=177
BIDEOA AIKO Taldea Jotaren Sistema I
https://youtu.be/y_OClNwpUOE
Hika: Zaparrada
2019/12/29 18:30
Villabona, Gurea Antzokia
Goitik beheraka dator eta bertigoa da. Lur lehorraren sakontasuneraino talka eginez, gogor talka eginez, lurra irenstera datorren harri tanta birrindua da. Hamaika zatitan hautsia, ibilbide geldiezinean, suzirian, ero mugimenduan, haizea bera ere baztertuz, zerutik txirikordatuz dator. Bidea zanpatuz eta zapalduz, arnasa duen guztia itoz dator. Astun indarrez, kupidarik gabe, zaurigarri, lurra joz dator. Lurra arrakalatuz, akituz eta itoz dator. Goitik behera geratu eta gelditzen denean ere, alborik albo bidea egiten jarraituko du, isilago baina ozen, bizitzaren mugimendu organikoaren oihartzun bihurtuz. Mugimendu beldurgarria bezain beharrezkoa izan dela gogoraraziz. Gertaera eta paisaia berriak sorraraziko dituen melodia dramatikoa.
- Proiektuaren zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
- Eszena zuzendaria eta koreografia: Igor Calonge
- Dantzariak: Noemi Viana, Myriam Pérez Cazabón, Agurtzane Intxaurraga
- Testuak: (zehaztu gabe)
- Espazioaren diseinua: Igor Calonge, Agurtzane Intxaurraga
- Soinu espazioa: Igor Calonge
- Jantzigintza: Xabier Mujika
- Argiak: Sergio García
- Grafika diseinua: Atelier Laia
- Promoziozko bideoak: Acrónica Producciones
- Promoziozko argazkiak: Dani Blanco
- Teknika: Sergio García eta igor Calonge
- Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
- Administrazioa: Asun Etxeberria
- Komunikazioa: Teresa Sala
- Banaketa: Beatriz Churruca