Agenda

Artzainen dantza

Noiz

2019/12/25 18:00

Non

Labastida

Gabon gauean eta Eguberri egunean Artzainen dantza egiten dute Bastidan. Abestuz eta dantza eginez iragartzen dute artzainek Jesusen jaiotza. Taldearen buru egiten duena Katximorro izenez ezagutzen dute. Udaletxe aurrean kantatu eta dantzatu ondoren, plazatik elizarako bidea egin eta beste horrenbeste egiten dute elizan bertan. Ikusmin handia izaten da urtero abenduaren 24an eta 25ean, 19:00etan Bastidan Artzainen kantu eta dantzetaz gozatzeko. 

Irakurri gehiago

Errusiako Ballet Nazionala: Beltxargaren aintzira

Noiz

2019/12/25 18:00

Non

Bilbo, Euskalduna Jauregia

Errusiako Ballet Nazionalak Beltxargaren aintzira eskainiko du. 

Sergei Radchenkok zuzendutako Errusiako Ballet Nazionalak P. I. Rchaikovskyren Beltxargen aintzira eskainiko du. Errusiako Ballet Nazionalaren eszenaratzea 45 dantzariz osatua dago.

Beltxargen aintzira maitasunaren eta magiaren artean mugitzen da, eta ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borroka islatzen da bertan. Sigfrido printzea Odettez maiteminduta dago, baina Von Rothbart maltzurrak beltxarga bihurtu du Odette. Horiez gain, aztiaren alaba den Odile beltxarga beltza ere agertzen da emanaldian.

Irakurri gehiago