Agenda

Kukai: Gauekoak

Noiz

2019/12/20 19:00

Non

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Irakurri gehiago

Taiat Dansa

Noiz

2019/12/20 19:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Taiat Dansa konpainiak bi ikuskizun eskainiko ditu: No Half Measures eta Still life

No Half Measures
Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. Taiat Dansa, Valentziako konpainiak No Half Measures instalazio koreografikoa eskainiko du.

Autorretratu kolektibo baten bidez, No Half Measures instalazio koreografikoak identitatearen gaia tratatzen du, hala dantzariena nola dantzarena berarena.

  • Koreografia: Meritxell Barberà eta Inma García dantzarien taldearekin kolaboratuz
  • Dantzariak DANTZALDIA-rako zatian: Martxel Rodríguez eta Cristina Reolid
  • Dramaturgia: Roberto Fratini
  • Ekoizpena eta banaketa: Diego López
  • Teknikari burua: Pablo Fernández
  • Irudi-teknikaria: Sergi Palau
  • Diseinu eszenikoa: Taiat Dansa
  • Jantziak: Estudio Savage


Still life (edo natura hila)

Iruditik libre, bizitzaz hitz egiten ari dela uste duenean baino ez daki gorputzak heriotzaz hitz egiten. Dantzarien gorputzak orrits bateko gonbidatuak bezalakoak dira, hil-kontuez soilik hitz egiten dutelarik. “Diskurtsoaren terminaltasun” horretan topatzen du, ziur asko, dantzak bodegoia (edo still life edo natura hila).

  • Ideia eta sorkuntza: Taiat Dansa (Meritxell Barbera eta Inma Garcia)
  • Koreografia eta dantzariak: Meritxell Barbera, Inma Garcia, Jony Lopez y Ramon Vera
  • Dramaturgia: Roberto Fratini
  • Musika: Alphaville
  • Jatorrizko musika: Caldo (David Barbera)
  • Jantziak: Siempre Vivas
  • Karakterizazioa: Mabel Soriano
  • Ekoizpena eta hedapena: Mariaje Mercader
  • International management: Diego Lopez
  • Komunikazio: Andrea R. Lluch
  • Sustapena: Inventa
  • Errealizazioa eta Edizioa: Sergi Palau
  • Argazki zuzendaritza: Israel Sanchez-Beato

Irakurri gehiago

San Petersburgoko ballet klasikoa

Noiz

2019/12/20 19:30

Non

Gasteiz, Principal Antzokia

José Uruñuela udal dantza kontserbatorioko ikasleen parte-hartzearekin.

Orain arte, Errusiara joan beharra zegoen San Petersburgoko Ballet Klasiko ospetsuaz gozatzeko. Orain, berriz, Principal antzokian ikusteko aukera dago.

Galan —balletaren erakustaldi gorena— koreografia klasikoez gozatu ahalko du publikoak, ballet ospetsuen zatiez, bakarlari handien eskutik. Mundu osoan txalotu dituzte dantzari horiek, eta orain Gasteizko ikusleen onespena jasotzea espero dute.

Gasteizen lehenengo aldiz, kontserbatorioko ikasleek eta San Petersburgoko Balletaren izarrek aurkezten dute: Maitagarrien ipuinen balleta.

1. zatia (45-50m): Intxaur-hauskailua. José Uruñuela udal dantza kontserbatorioko ikasleen parte-hartzearekin

Atsedenaldia : 20 – 25 m

2. zatia (45-50 m):Beltxargen lakua, Loti ederra, Suzko txoria, Sylphide, Scheherazade eta beste

Irakurri gehiago