Agenda
Kukai: Gauekoak
2019/12/19 19:00
Hernani, Biteri Kultur Etxea
Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.
Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.
Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.
- Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
- Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Dantzaria: Jon Maya Sein
- Musikaria (zuzenean): Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
- Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
- Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
- Ilustrazioak: Maite Mutuberria
- Eszenografia: Fernando Bernués
- Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
- Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta
Errusiako Ballet Nazionala: Beltxargaren aintzira
2019/12/19 19:00
Iruñea, Gayarre Antzokia
Errusiako Ballet Nazionalak Beltxargaren aintzira eskainiko du.
Sergei Radchenkok zuzendutako Errusiako Ballet Nazionalak P. I. Rchaikovskyren Beltxargen aintzira eskainiko du. Errusiako Ballet Nazionalaren eszenaratzea 45 dantzariz osatua dago.
Beltxargen aintzira maitasunaren eta magiaren artean mugitzen da, eta ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borroka islatzen da bertan. Sigfrido printzea Odettez maiteminduta dago, baina Von Rothbart maltzurrak beltxarga bihurtu du Odette. Horiez gain, aztiaren alaba den Odile beltxarga beltza ere agertzen da emanaldian.