Agenda

Iceland Dance Company: The best of darkness

Noiz

2019/11/30 18:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Iluntasuna beroa eta limurtzailea da. Lasai lo egin eta ametsen mundura bidaiatzea edo zure amaren sabelera itzultzea ahalbidetzen dizun lekua. Ahul izan zaitezkeen lekua. Baina iluntasuna beldurgarria ere bada, amesgaizto eta bakardadearen erreinua, lasaitasuna eta asebetetzearen bila dabiltzan mamu gosetien domeinua.

The Best of Darkness-ek Islandiako Sigur Rós banda ezagunaren musikak lagunduta burututako zenbait lan osatzen du. Iluntasunean eta gizakiaren gorputzean inspiratutako lanarekin itzuliko dira Arriaga Antzokira Erna Ómarsdóttir eta Islandiako dantza konpainia.

Zuzendari artistikoa: Erna Ómarsdóttir

Erna Ómarsdóttir eta Valdimar Jóhannssonek sortua

  • Koreografia: Erna Ómarsdóttir, IDC-ko dantzariekin lankidetzan
  • Musika originala: Sigur Rós, Valdimar Jóhannssonekin lankidetzan
  • Argiteria diseinua: Björn Bergsteinn Guðmundsson
  • Zuzendari teknikoa: Baldvin Magnússon
  • Soinu-paisaia: Valdimar Jóhannsson
  • Entsegu zuzendaria: Katrín Ingvadóttir
  • Karakterizazioa: Rebekka Jónsdóttir
  • Panpinak: Gabriel Friðriksdóttirrek Transaquania: into the blue-rako sortuak

Irakurri gehiago

Dantza Plazetan

Noiz

2019/11/30 19:00

Non

Bilbo, Santiago plaza

Abian da Bilbon Dantza Plazetan ekimena. Urtarrilaren 26an izango da lehenengo ekimena; Salbatzaile dantza taldearen erromeriarekin hasi eta atzetik etorriko dira gainerako ikuskizun, kalejira, emanaldi eta erromeriak. Urte osoan zehar 49 ekitaldi antolatu dituzte hiriko zazpi dantza taldek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. EDBrekin batera, Bilboko Salbatzaile, Ondalan, Deustuko folklore taldea, Bihotz Alai, Gaztedi, Beti Jai Alai eta Ibai arte taldeek hartzen dute parte ekimenean. 

Egitaraua

Hilabetea   Eguna    Ordua    Tokia Taldea Zer
urtarrila 26 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
otsaila 23 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
otsaila 23 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
otsaila 24 11:30 Deustu Ondalan Erraldoiak
otsaila 24 12:00 San Felicisimo Bihotz Alai Ikuskizuna
martxoa 9 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
  9 18:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Dantza ikuskizuna eta erromeria
martxoa 15 18:00 Deustu Ondalan Erraldoiak
martxoa 16 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
martxoa 23 12:00 Santutxu Gaztedi Haur zein helduen kalejira eta plazaz plazako ekitaldia
martxoa 30 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
apirila 27 11:30 Elorrieta plazatik Ondalan Erraldoiak
apirila 27 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
maiatza 1 12:30 Elorrieta Bihotz Alai Ikuskizuna
maiatza 11 18:00 Arangoiti Bihotz Alai Ikuskizuna
maiatza 25 11:30 Ibarrekolanda Ondalan Erraldoiak
maiatza 25 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
maiatza 26 12:30 Solakoetxe Gaztedi Dantza ikuskizun ibiltaria
ekaina 1 19:00 Arriaga plaza EDB Erromeria
ekaina 2 12:00 Ibarrekolanda Bihotz Alai Ikuskizuna
ekaina 8 20:00 Areatzako kioskoa Gaztedi IX. Larrain-dantza topaketa
ekaina 16 12:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Umeen dantza ikuskizuna
ekaina 23 20:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Erromeria
ekaina 23 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldea Erromeria
ekaina 23 21:00 Karmelo plaza Gaztedi Erromeria
ekaina 27 18:00 Deustuko Erribera Ondalan Erraldoiak
ekaina 29 19:00 Deustuibarra Bihotz Alai Ikuskizuna
ekaina 29 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
uztaila 7 19:00 Arriaga plaza Gaztedi Ikuskizuna
uztaila 13 19:00 Arriaga plaza Beti Jai Alai Ikuskizuna
uztaila 16 19:00 Karmelo plaza Gaztedi Ikuskizuna
uztaila 20 19:00 Arriaga plaza BDB Ikuskizuna
uztaila 26 19:30 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Ikuskizuna
uztaila 27 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
uztaila 27 19:00 Arriaga plaza Salbatzaile Ikuskizuna
iraila 8 13:00 Zumarraga plaza Gaztedi Ikuskizuna
iraila 28 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
iraila 29 11:30 Sarriko Ondalan Erraldoiak
urria 5 12:00 Basurtu Beti Jai Alai Erraldoiak
urria 5 17:30 Zorrotza frontoia Ibai Arte Agerraldia
urria 5 19:00 Aita Donostia plaza Beti Jai Alai Erromeria
urria 6 13:00 Zorrotza Ibai Arte Erraldoiak
urria 26 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
azaroa 10 13:00 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
azaroa 30 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
abendua 21 18:00 San Inazio Ondalan Erraldoiak
abendua 24 18:00 Aita Donosti Beti Jai Alai Erromeria
abendua 28 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
abendua 31 11:30 Deustu Ondalan Erraldoiak

Informazioa: Dantza Plazetan 2019

Irakurri gehiago

Aukeran: Biz Hitza

Noiz

2019/11/30 19:30

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Gidoia: Xabi Paya
  • Musika: Aitor Etxebarria
  • Argia: Carlos Solano
  • Jantziak: Oscar Armendáriz
  • Dantzariak: Garazi  Egiguren,  Ander  Errasti,  Eneko  Galdos,  Ione  Iriarte,  Ekain  Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

Irakurri gehiago

Dantzaz eta kantuz

Noiz

2019/11/30 19:30

Non

Beasain, Parrokia

Igartza Musika. Aurtzaka dantza taldea eta Loinatz abesbatzaren ikuskizuna Aurtzakaren 40. urteurrenean. Andre Mari Zeruratuaren Parrokian. Sarreral salgai Mirentxun. 

Irakurri gehiago