Agenda

Iceland Dance Company: The best of darkness

Noiz

2019/11/29 18:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Iluntasuna beroa eta limurtzailea da. Lasai lo egin eta ametsen mundura bidaiatzea edo zure amaren sabelera itzultzea ahalbidetzen dizun lekua. Ahul izan zaitezkeen lekua. Baina iluntasuna beldurgarria ere bada, amesgaizto eta bakardadearen erreinua, lasaitasuna eta asebetetzearen bila dabiltzan mamu gosetien domeinua.

The Best of Darkness-ek Islandiako Sigur Rós banda ezagunaren musikak lagunduta burututako zenbait lan osatzen du. Iluntasunean eta gizakiaren gorputzean inspiratutako lanarekin itzuliko dira Arriaga Antzokira Erna Ómarsdóttir eta Islandiako dantza konpainia.

Zuzendari artistikoa: Erna Ómarsdóttir

Erna Ómarsdóttir eta Valdimar Jóhannssonek sortua

  • Koreografia: Erna Ómarsdóttir, IDC-ko dantzariekin lankidetzan
  • Musika originala: Sigur Rós, Valdimar Jóhannssonekin lankidetzan
  • Argiteria diseinua: Björn Bergsteinn Guðmundsson
  • Zuzendari teknikoa: Baldvin Magnússon
  • Soinu-paisaia: Valdimar Jóhannsson
  • Entsegu zuzendaria: Katrín Ingvadóttir
  • Karakterizazioa: Rebekka Jónsdóttir
  • Panpinak: Gabriel Friðriksdóttirrek Transaquania: into the blue-rako sortuak

Irakurri gehiago

Lasala: Luz

Noiz

2019/11/29 19:00

Non

Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

Itzalpekoaren argitzea. Sakratu denaren iluntasuna. Luz bi munduren arteko aurkakotasunean dago oinarrituta: argiaren mundua eta iluntasunaren mundua. Antzezlanean sakratutasuna, araztasuna, leuntasuna, sotiltasuna, hauskortasuna… jorratuko dira; bestetik, zakarkeria, basakeria, ankerkeria… Eta hori guztia, sortutako mundu bakoitzean.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz 
  • Laguntzailea: Jaiotz Osa 
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa 
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa, Paula Parra 
  • Musika: Johan Sebastian Bach, Jean Fraçois Vrod, Marilyn Manson, Henryk Górecki, David Lang Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada 
  • Jantzien diseinua: Xabier Mujika 
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
  • Iraupena: 50 minutu

Irakurri gehiago

La Pulga: Ufadak

Noiz

2019/11/29 21:00

Non

Bergara, Seminarixoa

Flamenko tradizionalaren sustraietatik abiatuko da Ufadak ikuskizuna. Flamenkoaren bitartez, barneko emozio unibertsalen hizkuntza trasmitituko dute: mina, poztasuna, deserrotzea, pena, sentimendua, askatasuna...

  • Dantzaria: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”.
  • Perkusioa: José Gil “Giliyo”.
  • Kantaria: Ángel López de Toro.
  • Gitarra: Aitor Escobar.
  • Iraupena: 75 minutu.

Irakurri gehiago