Agenda
Hofesh Shechter: Grand Finale
2019/11/02 18:30
Bilbo, Arriaga Antzokia
Britainia Handiko Hofesh Shechter konpainia Arriaga Antzokian izango da azaroaren 1ean eta 2an. Egungo 10 dantza konpainia britainiar ospetsuenetakoak Grand Finale ikuskizuna eskainiko du. Bederatzi nazionalitatetako dantzariek eta zuzeneko musika eskainiko duen bandak interpretatutako sorkuntza lana da. Aldi berean komikoa, iluna eta ederra da; eta bere buruarekin bat ez datorren eta energia anarkikoz eta indarkeriazko komediaz beteta dagoen mundua gogorarazten du.
- Koreografia eta musika: Hofesh Shechter.
- Dantzariak: Robinson Cassarino, Chien-Ming Chang, Frédéric Despierre (entsegu-laguntzailea 1), Rachel Fallon, Mickaël Frappat, Adam Khazhmuradov, Yeji Kim (entsegu-laguntzailea 2), Attila Ronai, Hannah Shepherd, Juliette Valerio.
- Musika orijinala: Hofesh Shechter.
- Musikariak: James Adams, Christopher Allan, Rebekah Allan, Desmond Neysmith, Alex Paton.
Ballet Jazz Montreal
2019/11/02 19:30
Gasteiz, Printzipal Antzokia
Nazioarteko dantza-panoraman sartuta, Les Ballets Jazz de Montréal konpainia etengabe hazi da, 1972an sortu zenez geroztik ezaugarritu duten bizitasun eta irekitasunarekin hazi ere. 1998an zuzendari artistiko izendatu zutenetik, Louis Robitaille-k forma koreografiko berrietara irekita dauden publikoetara bideratu du konpainia.
Gaur egun, BJMk dantza klasikoko, jazzeko eta dantza garaikideko teknikak antzerkiarekin, zirkuarekin, arte bisualekin eta musika modernoarekin konbinatzen ditu besteak beste.
Hiru koreografia aurkeztuko ditu: Soul, O balcao de amor eta Casualties of memory
- Soul
- Koreografia: Andonis Foniadakis
- Musika: Ball and Chain
- Dantzaria: Angel Forrest (9m)
- O balcao de amor
- Koreografia: Itzik Galili / Kubako musikak / músicas cubanas (20m)
- Musika: Pérez Prado
- Casualties of memory
- Koreografia: Itzik Galili
- Musika: Les Frères Grand (35m)
- Dantza abonamendua
- Prezioa: 24/18 euro
- Deskontuak: ohikoak
- Iraupena: 60 minutu