Agenda

Euskara landu dantzaren bitartez

Noiz

2019/11/17 09:30

Non

Senpere, Larreko kulturgunea

Euskara landu dantzaren bitartez
Ikastaroa, 2 egunez.

Euskara ulertzen duzu, ikasten ari zira eta sakondu nahi duzu.
Zatoz gurekin memento goxo baten pasatzera !
Ikastaro hori ulertzen, ikasten edo dakiten helduentzat da eta memento berean, dantzan zerbait edo deusik ez dakitenentzat zuzendua da.

Azaroaren 16an larunbata eta 17an igandea
Goizeko 10:30etatik 15:00etara

12 pertsonentzat gehienik
Eramailea : Pantxika Telleria

Hizkuntza bat ikasten da munduarekiko mugimenduan izanez eta mugimendua edo dantza baitaratzen da hitza etengabe entzunez eta frogatuz.

Gorputzaren mugimenduei esker lotzen ditugu hitzak eta hauen esanahia gure memorioan.

Dantza ikastaro honen helburua, ekintzen aditzekin jolastea da. Dantzaren plazerra dastatuko da euskaraz, hizkuntzaren ñabardurak biziz eta izendatuz. Taldean eramanen den esker, dantza konposizio xume bat sortuko dugu non hitzek beraien bidea aurkituko duten ere.

Kontaktua:
Pantxika Telleria, koregrafoa.
Elirale Konpainia, Larreko kulturgunea, Xan Iturria plaza, 64310 Senpere
Izena aintzinetik eman tokiak mugatuak baitira
Tel: 06 62 36 98 54
Maila: elirale.prod@gmail.com

Baldintzak:
16 urte baino gehiago duten pertsonei irekia, euskara ulertzen eta dakitenentzat.
Urririk
Jantzi erosoak eta bazkaria ekarri.
Euskal Elkargoko Euskararen urtaroaren baitan

Irakurri gehiago

Dantzaz eta Teatro Paraiso: Ehuna

Noiz

2019/11/17 11:30

Non

Basauri, Social Antzokia

Cristobal Balenciaga jostunaren sormenezko unibertsoa, hark zuen jantziaren, gorputzaren eta airearen arteko harmonia-kontzeptu iraultzailea eta arropa eta gorputza banantzen dituen fluidotasunak eta hutsak sortzen zioten lilura, horiek dira txikientzat egin den sormen-lan honen sorburua; Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu dute, eta gorputza, oihal, ehun eta jantzien bidez, mugimenduarekin nola erlazionatzen den aztertzen du.

Ohial handi bat eta haren inguruan bi gorputz jostari dantzan; airearekin mugimendua ehuntzen dute eta koloretako oihalak dantzarazten dituzte eta, magia balitz bezala, soineko, turbante edo zuhaitz bihurtzen dira.

Mugimendua, argia, keinua, koloreak eta ehundurak mundu poetiko eta xamur batean murgilarazten dituzte ikus-entzule txikiak.

  • Dramagintza: Rosa A. García
  • Musika: François Couture
  • Koreografia eta interpretazioa: Jone Amezaga del Frago y Miren Lizeaga González

Irakurri gehiago

Zarena zarelako: Hariz hari

Noiz

2019/11/17 15:30

Non

Luhuso, Harri Xuri

Hamabost neska gaztez osatutako taldea da Hariz hari ikuskizuneko protagonista. Dantzari, kantari eta musikari, denek sortu dute ikusgarri hau sormena, emozioa eta bizitasuna nahastuz.

Ikuskizunean, adixikidetasuna, kidetasuna, iraganeko eta gaurko emazteak aipatzen dituen harreman sarea ehundu dute. Ahantzi gabe ere kantua eta poesia, musika eta dantzaren arteko fusioa. 

  • Musika sorkuntza eta egokitzapena: Laura Perez, Fani y Laura Etchart, Maiana Aguerre, Naia Indaburu
  • Dantza zuzendaritza: Pascale Lascano
  • Protagonistak: Naia Carrere, Nahia Immaz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Laure Duhalde, Elorri Iribarren, Maylis Legassa, Amaia Sorraits, Marga Forestier, Mikele Duhalde
  • Iraupena: Ordubete

Irakurri gehiago