Agenda
San Martin ezpata-dantza
2019/11/10 09:00
Biarritz
Maritzuli konpainiaren ekimenez sortutako San Martin ezpata-dantza. Gare du Midi aurrealdean dagoen Baratze publikotik abiatu eta bertan bukatzen du bere emanaldia San Martin ezpata-dantzak. Bitartean Biarritzeko hainbat plaza eta kale pasa eta horietako askotan geldialdiak eta dantzaldiak egiten ditu, bukatzeko dantzari eta ikusleek baratze publikoan azken dantza elkarrekin eginez.
Dantza Plazetan
2019/11/10 12:00
Bilbo, San Pedro plaza
Abian da Bilbon Dantza Plazetan ekimena. Urtarrilaren 26an izango da lehenengo ekimena; Salbatzaile dantza taldearen erromeriarekin hasi eta atzetik etorriko dira gainerako ikuskizun, kalejira, emanaldi eta erromeriak. Urte osoan zehar 49 ekitaldi antolatu dituzte hiriko zazpi dantza taldek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. EDBrekin batera, Bilboko Salbatzaile, Ondalan, Deustuko folklore taldea, Bihotz Alai, Gaztedi, Beti Jai Alai eta Ibai arte taldeek hartzen dute parte ekimenean.
Egitaraua
| Hilabetea | Eguna | Ordua | Tokia | Taldea | Zer |
| urtarrila | 26 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| otsaila | 23 | 11:30 | San Inazio | Ondalan | Erraldoiak |
| otsaila | 23 | 20:30 | San Pedro plaza | Deustuko folklore taldeak | Erromeria |
| otsaila | 24 | 11:30 | Deustu | Ondalan | Erraldoiak |
| otsaila | 24 | 12:00 | San Felicisimo | Bihotz Alai | Ikuskizuna |
| martxoa | 9 | 11:30 | San Inazio | Ondalan | Erraldoiak |
| 9 | 18:00 | Basurtuko geltokia | Beti Jai Alai | Dantza ikuskizuna eta erromeria | |
| martxoa | 15 | 18:00 | Deustu | Ondalan | Erraldoiak |
| martxoa | 16 | 20:30 | San Pedro plaza | Deustuko folklore taldeak | Erromeria |
| martxoa | 23 | 12:00 | Santutxu | Gaztedi | Haur zein helduen kalejira eta plazaz plazako ekitaldia |
| martxoa | 30 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| apirila | 27 | 11:30 | Elorrieta plazatik | Ondalan | Erraldoiak |
| apirila | 27 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| maiatza | 1 | 12:30 | Elorrieta | Bihotz Alai | Ikuskizuna |
| maiatza | 11 | 18:00 | Arangoiti | Bihotz Alai | Ikuskizuna |
| maiatza | 25 | 11:30 | Ibarrekolanda | Ondalan | Erraldoiak |
| maiatza | 25 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| maiatza | 26 | 12:30 | Solakoetxe | Gaztedi | Dantza ikuskizun ibiltaria |
| ekaina | 1 | 19:00 | Arriaga plaza | EDB | Erromeria |
| ekaina | 2 | 12:00 | Ibarrekolanda | Bihotz Alai | Ikuskizuna |
| ekaina | 8 | 20:00 | Areatzako kioskoa | Gaztedi | IX. Larrain-dantza topaketa |
| ekaina | 16 | 12:00 | Basurtuko geltokia | Beti Jai Alai | Umeen dantza ikuskizuna |
| ekaina | 23 | 20:00 | Basurtuko geltokia | Beti Jai Alai | Erromeria |
| ekaina | 23 | 20:30 | San Pedro plaza | Deustuko folklore taldea | Erromeria |
| ekaina | 23 | 21:00 | Karmelo plaza | Gaztedi | Erromeria |
| ekaina | 27 | 18:00 | Deustuko Erribera | Ondalan | Erraldoiak |
| ekaina | 29 | 19:00 | Deustuibarra | Bihotz Alai | Ikuskizuna |
| ekaina | 29 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| uztaila | 7 | 19:00 | Arriaga plaza | Gaztedi | Ikuskizuna |
| uztaila | 13 | 19:00 | Arriaga plaza | Beti Jai Alai | Ikuskizuna |
| uztaila | 16 | 19:00 | Karmelo plaza | Gaztedi | Ikuskizuna |
| uztaila | 20 | 19:00 | Arriaga plaza | BDB | Ikuskizuna |
| uztaila | 26 | 19:30 | Basurtuko geltokia | Beti Jai Alai | Ikuskizuna |
| uztaila | 27 | 11:30 | San Inazio | Ondalan | Erraldoiak |
| uztaila | 27 | 19:00 | Arriaga plaza | Salbatzaile | Ikuskizuna |
| iraila | 8 | 13:00 | Zumarraga plaza | Gaztedi | Ikuskizuna |
| iraila | 28 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| iraila | 29 | 11:30 | Sarriko | Ondalan | Erraldoiak |
| urria | 5 | 12:00 | Basurtu | Beti Jai Alai | Erraldoiak |
| urria | 5 | 17:30 | Zorrotza frontoia | Ibai Arte | Agerraldia |
| urria | 5 | 19:00 | Aita Donostia plaza | Beti Jai Alai | Erromeria |
| urria | 6 | 13:00 | Zorrotza | Ibai Arte | Erraldoiak |
| urria | 26 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| azaroa | 10 | 13:00 | San Pedro plaza | Deustuko folklore taldeak | Erromeria |
| azaroa | 30 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| abendua | 21 | 18:00 | San Inazio | Ondalan | Erraldoiak |
| abendua | 24 | 18:00 | Aita Donosti | Beti Jai Alai | Erromeria |
| abendua | 28 | 20:00 | Santiago plaza | Salbatzaile | Erromeria |
| abendua | 31 | 11:30 | Deustu | Ondalan | Erraldoiak |
Informazioa: Dantza Plazetan 2019
Aukeran: Biz Hitza
2019/11/10 19:30
Biarritz, Casino
“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
- Gidoia: Xabi Paya
- Musika: Aitor Etxebarria
- Argia: Carlos Solano
- Jantziak: Oscar Armendáriz
- Dantzariak: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.