Agenda

Masterclass

Noiz

2019/10/26 14:15

Non

Donostia, Intxaurrondo Kiroldegia

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak datorren urriaren 26rako Hip Hop eta Commercial Dance Masterclassa antolatu dute. 

10:30-12:00 Comercial 1, Hip Hop 2 // 12:15-13:45 Comercial 2, Hip Hop 1

Irakurri gehiago

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria

Noiz

2019/10/26 17:30

Non

Bilbo, Erriberako Merkatua

19:30 Bilboko Erriberako Merkatuaren sarreran, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolaturik

DANTZALDI ERROMERIA

BIDEOA: Aikorekin dantzaldia Bilboko Erriberako Merkatuan 

 https://youtu.be/jQ-T71bOPOY

Irakurri gehiago

Dantza Plazetan

Noiz

2019/10/26 18:00

Non

Bilbo, Santiago plaza

Abian da Bilbon Dantza Plazetan ekimena. Urtarrilaren 26an izango da lehenengo ekimena; Salbatzaile dantza taldearen erromeriarekin hasi eta atzetik etorriko dira gainerako ikuskizun, kalejira, emanaldi eta erromeriak. Urte osoan zehar 49 ekitaldi antolatu dituzte hiriko zazpi dantza taldek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. EDBrekin batera, Bilboko Salbatzaile, Ondalan, Deustuko folklore taldea, Bihotz Alai, Gaztedi, Beti Jai Alai eta Ibai arte taldeek hartzen dute parte ekimenean. 

Egitaraua

Hilabetea   Eguna    Ordua    Tokia Taldea Zer
urtarrila 26 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
otsaila 23 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
otsaila 23 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
otsaila 24 11:30 Deustu Ondalan Erraldoiak
otsaila 24 12:00 San Felicisimo Bihotz Alai Ikuskizuna
martxoa 9 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
  9 18:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Dantza ikuskizuna eta erromeria
martxoa 15 18:00 Deustu Ondalan Erraldoiak
martxoa 16 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
martxoa 23 12:00 Santutxu Gaztedi Haur zein helduen kalejira eta plazaz plazako ekitaldia
martxoa 30 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
apirila 27 11:30 Elorrieta plazatik Ondalan Erraldoiak
apirila 27 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
maiatza 1 12:30 Elorrieta Bihotz Alai Ikuskizuna
maiatza 11 18:00 Arangoiti Bihotz Alai Ikuskizuna
maiatza 25 11:30 Ibarrekolanda Ondalan Erraldoiak
maiatza 25 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
maiatza 26 12:30 Solakoetxe Gaztedi Dantza ikuskizun ibiltaria
ekaina 1 19:00 Arriaga plaza EDB Erromeria
ekaina 2 12:00 Ibarrekolanda Bihotz Alai Ikuskizuna
ekaina 8 20:00 Areatzako kioskoa Gaztedi IX. Larrain-dantza topaketa
ekaina 16 12:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Umeen dantza ikuskizuna
ekaina 23 20:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Erromeria
ekaina 23 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldea Erromeria
ekaina 23 21:00 Karmelo plaza Gaztedi Erromeria
ekaina 27 18:00 Deustuko Erribera Ondalan Erraldoiak
ekaina 29 19:00 Deustuibarra Bihotz Alai Ikuskizuna
ekaina 29 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
uztaila 7 19:00 Arriaga plaza Gaztedi Ikuskizuna
uztaila 13 19:00 Arriaga plaza Beti Jai Alai Ikuskizuna
uztaila 16 19:00 Karmelo plaza Gaztedi Ikuskizuna
uztaila 20 19:00 Arriaga plaza BDB Ikuskizuna
uztaila 26 19:30 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Ikuskizuna
uztaila 27 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
uztaila 27 19:00 Arriaga plaza Salbatzaile Ikuskizuna
iraila 8 13:00 Zumarraga plaza Gaztedi Ikuskizuna
iraila 28 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
iraila 29 11:30 Sarriko Ondalan Erraldoiak
urria 5 12:00 Basurtu Beti Jai Alai Erraldoiak
urria 5 17:30 Zorrotza frontoia Ibai Arte Agerraldia
urria 5 19:00 Aita Donostia plaza Beti Jai Alai Erromeria
urria 6 13:00 Zorrotza Ibai Arte Erraldoiak
urria 26 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
azaroa 10 13:00 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
azaroa 30 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
abendua 21 18:00 San Inazio Ondalan Erraldoiak
abendua 24 18:00 Aita Donosti Beti Jai Alai Erromeria
abendua 28 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
abendua 31 11:30 Deustu Ondalan Erraldoiak

Informazioa: Dantza Plazetan 2019

Irakurri gehiago

Dantzaz: Growing young

Noiz

2019/10/26 18:00

Non

Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza.

“Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat.

Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.

  • Egileak: Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzariak: Pauline Bonnat, Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Fernando Luis, Iker Rodriguez, Teresa Royo, Olaia Valle
  • Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
  • Teknika ekipoa: Eragin Stac
  • Jantziak: Nahia Salaberria
  • Argazkia: Blanca Razquin, Janpol Dunand
  • Bideoak: Beñat Gereka (Txikota)
  • Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte

Irakurri gehiago

Hika: Zaparrada

Noiz

2019/10/26 18:30

Non

Igorre, Lasarte Aretoa

Goitik beheraka dator eta bertigoa da. Lur lehorraren sakontasuneraino talka eginez, gogor talka eginez, lurra irenstera datorren harri tanta birrindua da. Hamaika zatitan hautsia, ibilbide geldiezinean, suzirian, ero mugimenduan, haizea bera ere baztertuz, zerutik txirikordatuz dator. Bidea zanpatuz eta zapalduz, arnasa duen guztia itoz dator. Astun indarrez, kupidarik gabe, zaurigarri, lurra joz dator.  Lurra arrakalatuz, akituz eta itoz dator.  Goitik behera geratu eta gelditzen denean ere, alborik albo bidea egiten jarraituko du, isilago baina ozen, bizitzaren mugimendu organikoaren oihartzun bihurtuz. Mugimendu beldurgarria bezain beharrezkoa izan dela gogoraraziz. Gertaera eta paisaia berriak sorraraziko dituen melodia  dramatikoa.

  • Proiektuaren zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
  • Eszena zuzendaria eta koreografia: Igor Calonge
  • Dantzariak: Noemi Viana, Myriam Pérez Cazabón, Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: (zehaztu gabe)
  • Espazioaren diseinua: Igor Calonge, Agurtzane Intxaurraga
  • Soinu espazioa: Igor Calonge
  • Jantzigintza: Xabier Mujika
  • Argiak: Sergio García
  • Grafika diseinua: Atelier Laia
  • Promoziozko bideoak: Acrónica Producciones
  • Promoziozko argazkiak: Dani Blanco
  • Teknika: Sergio García eta igor Calonge
  • Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Komunikazioa: Teresa Sala
  • Banaketa: Beatriz Churruca

Irakurri gehiago