Agenda

Karrikadantza

Noiz

2019/10/19 10:00

Non

Iruñea, Zentral

Udazkeneko Karrikadantza bueltatuko da urriaren 19an, Zentral aretoan eguerdiko 12etatik ordubietara.

Irakurri gehiago

Bilbo Dantzan

Noiz

2019/10/19 16:00

Non

Bilbo, Areatza

Bilbo Dantzan, Bizkai Euskal Folklor Elkarteak antolatzen duen euskal erromeria da eta Bilboko Areatzan izango dira hurrengo bi hitzorduak. Urriaren 19an eta azaroaren 9an arratsaldeko 18:00etatik 21:30etara. 

Irakurri gehiago

Jesus Rubio Gamo: Gran bolero

Noiz

2019/10/19 18:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

“Bolero musikarekin, tren bat bezala aurrera egitera bultzatzen duena, dantzariak ahituta daude, eta ondo neurtu behar dira indarrak jarraitu ahal izateko, eta une hori da interesatzen zaidana, eta pieza honetan luzatu eta hobeto azter dezaket”. Azkenean, gehien interesatzen zaidana egoeren eraldaketa da.”

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa, koreografia: Jesús Rubio Gamo
  • Musika: José Pablo Polo basado en Boléro de Maurice Ravel
  • Antzezleak: Alberto Alonso, Eva Alonso, Albert Barros, Agnès Balfegó, Natalia Fernandes, María Hernando, Joel Mesa, Iván Montardit, Clara Pampyn, Carlos Peñalver, Jose Ruiz, Paula Tato

Irakurri gehiago

Bilaka: Saio Zero

Noiz

2019/10/19 18:00

Non

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Saio Zero koreografiak, zuzenezko musika eta bideo muntaketak elkartuz, euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat esperimentatzen du. Iraganean bildutako dantzak galdezkatzeko xedearekin datoz dantzariak oholtza gainera. Saio Zerok noraberaren barnatasunaren aztertze bat proposatzen du.

  • Mathieu Vivier : zuzendaritza & koreografia , dantzarien parte hartzearekin
  • Patxi Amulet : musika, musikarien laguntzarekin
  • Dantzariak : Arthur Barat, Zibel Damestoy, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungaray, Nathalie Vivier
  • Musikariak : Patxi Amulet, Xabi Etcheverry & Valentin Laborde

Irakurri gehiago

Dantzaz: Growing young

Noiz

2019/10/19 18:00

Non

Berriz, Berrizko Kultur Etxea

Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza.

“Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat.

Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.

  • Egileak: Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzariak: Pauline Bonnat, Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Fernando Luis, Iker Rodriguez, Teresa Royo, Olaia Valle
  • Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
  • Teknika ekipoa: Eragin Stac
  • Jantziak: Nahia Salaberria
  • Argazkia: Blanca Razquin, Janpol Dunand
  • Bideoak: Beñat Gereka (Txikota)
  • Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Burdina

Noiz

2019/10/19 18:00

Non

Errenteria, Niessen Kulturgunea

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Mar

Noiz

2019/10/19 18:00

Non

Donostia, Gasteszena

Amaia Elizaranek Mar bere azken lana aurkeztuko du larunbat honetan, urriaren 19an Donostian. Egia auzoko Gazteszenan izango da estreinaldia iluntzeko 20:00etan. Berrogeita bost minutuko lana zuzendu du Elizaranek eta berarekin batera Leire Otamendi dantzaria eta Xabier Zeberio musikaria izango dira oholtzan.

Itsasoa izan da lan berriaren inspirazio iturria eta dantza pieza honen bidez ozeanoaren mugimendua eraman nahi du eszenatokira: "Dena aldatzen da beti berdin dirudien itsaso hari begira zauden bitartean. Nekez nabari daitekeen aldaketa da, bilakaera isila, lasaia, irmoa, geldiezina. Pertsona bakoitzaren nortasunak indarra hartzen du pieza garatzen doan heinean. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu".

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran.
  • Dantzariak: Amaia Elizaran eta Leire Otamendi.
  • Musikaria: Xabier Zeberio. 
  • Bideoa: Etanowski. 

Irakurri gehiago