Agenda
Mutxikoaren eguna
2019/10/13 09:00
Arrangoitze
Arrangoitzen, Mutxikoaren Eguna ospatuko da urriaren 13an. Betti Betelu, Mutxikoaren Egunaren sortzailea eta Lapurdiko dantza tradizionalaren berpiztearen aktore nagusia omenduko dute.
Urriak 13 igandea, Mutxiko Eguna Arrangoitzen
- 11:00 Hilherrian Betti Beteluarentzako gogoeta. Mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
- 13:00 Ikastolen alde jan eta edana, Txakatuk taldeak alaiturik.
- 16:00 Omenaldia – ohiturak – Tolosako Udaberri dantza taldea, TopaNoka, Habia eta Tio Teronen semeak.
- 18:00etan Dantzaldi herrikoia Kiki Bordatxorekin
Dantzari-dantza eta erregelak
2019/10/13 10:30
Durango, Udaletxe Plaza
San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte eta ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute: dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta soka-dantza edo erregelak.
Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria
2019/10/13 17:30
Alegria-Dulantzi, Txema Blasco Auditorioa
Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.
MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.
- Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
- Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
- Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
- Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
- Testua: Amets Arzallus Antia
- Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez