Agenda
Jardunaldia: Dantza, jaia eta ondare immateriala
Noiz
2019/10/12 08:00
Non
Beasain, Igartza Jauregia
Urriak 12, larunbata, 10:00etan: Jardunaldia: "Dantza, jaia eta ondare immateriala" Igartza Jauregian.
Lehen mahai ingurua:
- Karlos Irujo, antropologoa, Nafarroako ondare immaterialean aditua eta Nafarroako Dantza Atlasaren zuzendaria
- Thierry Truffaut, antropologoa, Iparraldeko festa eta inauterietan aditua
- Emilio Xabier Dueñas, etnologoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako tradiziozko dantzen Katologoa egiteko proiektuaren zuzendaria eta Terexa Lekumberri, antropologoa, Euskal kultur erakundeko ondarea zerbitzuaren eta etnopoloaren arduraduna
- Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailekoa
- Isabel Hernando, EHUko irakaslea eta zuzenbide zibilean aditua
Bigarren mahai ingurua:
- Jon Arrikaberri (Luzaideko Bolantak)
- Mikel Sarriegi (Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea)
- Maite Irizar (Oñatiko Oñatz Dantza Taldea)
- Izaskun Beraza (Andoaingo Axeri-dantza elkartea)
Dinamizatzailea: Oier Araolaza, dantzaria.
Urrijena
Noiz
2019/10/12 08:30
Non
Iurreta
Bost urtetik behin eta urriko bigarren igandean ospatzen da Urrijena festa Iurretan. Herrian dantzari izan diren guztiak ateratzen dira dantzara eta denek batera egiten dute dantzari-dantza.
Hona hemen egitaraua:
- 9:30 Belakortun zerrategiko aparkalekuan taldeen argazkiak.
- 10:30 Kalejira Belakortutik plazara herritik buelta eginez.
- 11:00 Meza nagusia.
- Ondoren dantzari-dantza eta gorulari-dantzak.
- Jarraian omenaldia 65 urtetik gorakoei.
- Amaitzeko soka-dantza.
- 15:00 Bazkaria Askondoko karpan.
- 18:00 Erromeria Askondon Luhartz taldearekin.