Agenda
Udalbatzaren soka-dantza
2026/08/02 17:30
Oiartzun
Abuztuak 2an hasi eta abuztuak 6an bukatzen dira Oiartzungo festak, San Esteban jaiak (Xanistebanak). Uztailaren 2an festak hasteko zuziria bota aurretik, udalbatzako kideek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen, Olarri Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
*Oiartzunera bizitzera etorri diren bizilagunek egingo dute aurtengo sokadantza udal korporazioarekin batera.
Kresala: Zure Barnean
2026/08/02 20:30
Donostia, Zuloaga plaza
*87. Musika Hamabostaldiaren barne
Zure Barnean, Hidraren mitoa (estreinaldia)
Zure Barnean arazo larrien aurkako etengabeko borroka sinbolizatzen du, gatazka horiek modu irrazionalean konpontzen saiatzean larriagotzen baitira. Greziar tragedia honek, erronken iraunkortasuna irudikatzen du, irtenbide ikaragarriei azaletik aurre egiten dietenean. Hainbat gatazken aurrean, konplexutasuna areagotu egiten da nagusitasun primario eta androgenotik heltzen zaionean.
Kondairak "Hidraren paradoxa" deitu zaion kontzeptua sortu du. Izendapen hau, egoera larriki eta indarrean konpondu nahi duten erabakien ondorioak deskribatzeko erabiltzen da. Arazo-korapilo horren estutzea eta txertatzea, oldarrean hezurmamitzea biderkatzen du. Zure Barnean, metafora unibertsal baten patua modu dantzatuan adierazten du, historian zehar giza egoera basatian azaleratzen dena.
Fitxa artistikoa:
- Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika eta ahotsa: Angel Illarramendi, Amaia Zubiria
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Enara Lardizabal, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendía, Naroa Conde, Maddi Iriondo, Leire de la Hoz, Nora Elosegui, Harkaitz Ardanaz, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Martikorena, Aitor Egaña, Manex Lizartza, Beñat Lizartza
Makila-dantzak, bordon-dantza eta aurreskua
2026/08/03 08:30
Bera
09:30 Herriko txistulariek Argisoinua joko dute eta Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den
meza nagusira.
Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako makil-dantzak eta bordon-dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz
18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.
Helduen aurreskua
2026/08/03 16:00
Itziar
Kofradia jaiak ospatzen dira Itziarren abuztu hasieran. Astelehenean helduen aurreskua egiten da arratsaldean, helduen jolasen ondoren.
MAKILhotsak
2026/08/04 20:00
Elorsoro kiroldegia, Oiartzun
Bidaia bat proposatzen dugu gure oroimenera, 80. hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gazte askok armei ezetz esatea erabaki zuten, -armadari ez-, eta elkarrekin gerra kolpeak isilaraztea lortu zuten.
Gaur, berriro, gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, guk lurra jotzen dugu hura entzuten jarraitzeko, maitatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat.
*HIKA Teatroaren eta OINKARI Dantza Taldearen elkarlan artistikoa.
Dantza
2026/08/05 09:00
Lanestosa
Abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean egiten dute Dantza edo Arku-dantza Lanestosan.
Zortzikoa
2026/08/05 10:00
Gasteiz, Espainia plaza
Gasteizko dantzariek eta Udal Txistulari Bandak, Gasteizko zortzikoa edo soka-dantza egingo dute.
Gazteen aurreskua
2026/08/05 16:00
Itziar
Kofradia jaiak ospatzen dira Itziarren eta abuztuhasieran hasten dira. Astelehenean helduen aurreskua egiten da eta astezkenean gazteena. Asteazkenean gazteen eguna izaten da, eta arratsaldeako 18:00etan Jokoak egiten dituzte eta ondoren aurreskua egiten da.
Paloteadoa
2026/08/06 17:30
Fustiñana, Foruen plaza
Soka-dantza
2026/08/08 10:00
Gasteiz, Santa Maria plaza
2016ean lehen aldiz egin zuten soka-dantza Gasteizko Santa Maria plazan. Aurten berriro aterako dute soka.
Dantzari-dantza eta erregelak
2026/08/10 09:00
Berriz
Abuztuaren 10ean, San Lorenzo egunean dantzatzen dituzte dantzari-dantza eta erregelak Sallobente auzoko ermitan.
San Lorentzoko danzanteak
2026/08/10 15:00
Iruñea, San Lorentzo karrika
Danzanteak San Lorentzo karrikako festetan elizaren aitzinean dantzatzen dira.
San Juan dantzak eta helduen dantza-soka
2026/08/10 16:00
Berastegi
Abuztuaren 10ean, San Lorenzo egunean dantzatzen dira San Juan dantzak Berastegin. Arratsaldean, 18:00etako bertso saioaren ostean egingo dituzte San Juan dantzak eta helduen dantza-soka.
Ezpata-dantza eta ingurutxoa
2026/08/11 10:00
Leitza
San Tiburtzio egunez (abuztuak 11), ezpata-dantza egin ohi da Leitzan meza nagusiaren ostean. Gerra aurrean Patxi Ripa maisuak irakatsitako dantzari-dantzaren bertsio bereziari eusten dio Aurrera dantza taldeak. Iluntzean aldiz, 21:00 inguruan ingurutxoa dantzatzen da.
San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:
- Abuztuaren 11n iluntzeko 21:00ean.
- Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
- Abuztuaren 15ean, helduen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.
*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.
Ingurutxoa
2026/08/12 17:00
Leitza
San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:
-Abuztuaren 11 iluntzeko 21:00ean.
-Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
-Abuztuaren 15ean, bikoteen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.
*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.
Oilasko biltzea
2026/08/13 04:30
Zizurkil
Zizurkilgo Ama Birjin Jaietan herriko gazteek oilasko biltzean arituko dira. Goizeko 6:30etatik aurrera herriko baserrietan zehar egingo dira oilasko biltzean.
13:30ean jaiei hasiera emateko suziria botako da udaletxeko balkoian.
Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.
Ezpata-dantza eta aurreskua
2026/08/15 09:00
Zumarraga, Euskadi Plaza
11:00etan Eliza Nagusian, ezpata-dantza dantzatuko dute. 12:15etan Euskadi enparantzan, aurreskua.
Ezpata-dantza eta aurreskua
2026/08/15 09:30
Bilbo, Begoña
Bilboko Beti Jai Alai taldeak ezpata-dantza eta soka-dantza egiten ditu Amabirjina egunean Begoñan.
Dantzari-dantza eta erregelak
2026/08/15 10:00
Mañaria
Mañariako ezpata-dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte meza ostean.
Dantzakia
2026/08/15 10:00
Etxarri Aranatz
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.
Erregelak
2026/08/15 10:00
Gernika-Lumo
11:30 Meza nagusia. Ostean, Erregelak Elai Alai taldearen eskutik eta ohiko kopaua.
Soka-dantza
2026/08/15 10:00
Arantza
Ama Birjinaren egunean meza ostean herritarrek soka-dantza egingo dute.
Bikoteen ingurutxoa
2026/08/15 17:00
Leitza
San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:
- Abuztuaren 11 iluntzeko 21:00ean.
- Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
- Abuztuaren 15ean, bikoteen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.
*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.
Paloteadoa
2026/08/15 18:30
Murchante
Murchanten 2008an berreskuratu zen paloteadoa eta herriko festetan, abuztuaren 15ean egiten dute.
Oilasko biltzea
2026/08/16 05:30
Aizarna
07:30ean Aizarnako gazteak baserriz baserri arituko dira oilaskoak biltzen eta zahagi-dantza dantzatzen.
14:30ean Oilasko biltzaileen aurreskua plazan.
Arratsaldean zehar, oilasko biltzaileak herrian zehar ibiliko dira eta etxez etxe zahagi-dantza egingo dute.
San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza
2026/08/16 07:30
Deba
9:30ean Plaza Zaharrean Gure Kai dantza taldekoek ezpata-dantza dantzatuko dute, San Rokeren irudiaren aurrean. Jarraian, Udalbatza eta eta herritarrak San Roke ermitara igoko dira prozesioan, bertan meza nagusia egongo da.
12:30ean soka-dantza egingo dute Gure Kai dantza taldeko kideek zezen plazan.
Aurreskua
2026/08/16 10:15
Azkoitia
Paloteadoa
2026/08/16 17:00
Cabanillas
Cabanillasko paloteadoa, mende oso batez galduta egon ostean, 2014ko San Roke festetarako berregin zuten Tresmontes elkarte kulturalaren ekimenez.
Paloteadoa
2026/08/16 17:30
Monteagudo
San Roke egunean, abuztuaren 16an dantzatzen dute paloteadoa bertako dantzariek.
Lakuntzako Pertzaren dantza
2026/08/18 09:00
Lakuntza, Aralar Santutegia
Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza festa, Aralarko santutegian. 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute.