On Daizielan Dantzan
Euskal dantzaren inguruko albisteei eta Dantzan.eus-en jorratzen ditugun gaiei leku egiten die On Daiziela irratsaioak Euskal Irratietan hamabostean behin. Euskal dantzaren eta ohituren inguruko gaiak ezagutzeko, lantzeko eta zabaltzeko tartea eskaintzen da. Marie Agnes Gorostiagek hasi zuen elkarrizketa saioa; Artzen Letonak jarraitu zuen soka eta, egun, Ainize Madariaga dabil mikrofonoaren alde batean. Bestean, berriz, Dantzan-en eskutik, dantzan eta dantzaz ari diren ahotsak.
Jon Olazkuaga: Zeina erakusketa Baionan
Lapurdiko kaskaroten eta haien inguruko dantzarien historia, jantzien kodeak eta tradizioaren bilakaera aztertu ditu Maritzuli Konpainiak "Zeina: Kaskarotak, Bolantak, atzoko eta gaurko dantzariak" erakusketan. Jon Olazkuagak Ainize Madariagari azaldu dizkio ikerketaren nondik norakoak, XVI. mendeko lekukotasunetatik gaur egungo dantzarien nortasunera eta generoari buruzko gogoetetara.
Patxi Laborda: Artzibarko eta Lizoain-Arriasgoitiko ingurutxoak
Patxi Laborda dantza-maisuak Artzibarko eta Lizoain-Arriasgoitiko ingurutxoak osatzeko prozesuaren berri eman dio Ainize Madariagari, Euskal Irratietako On Daizielan saioan. Tokiko dantza-hizkuntzatik eta herritarren parte-hartzetik abiatuta, tradizioa gaur egunera ekartzeaz, sorkuntzaz eta herritarrek plazan dantza egiteko eta gozatzeko duten garrantziaz aritu da.
Garbiñe Elizegi: Mutil-dantzak Baztanen
Baztango dantzen egoera, mutil-dantzen inguruan azken urteetan egindako ibilbidea eta oraindik geratzen diren zauriak izan ditu hizpide Garbiñe Elizegik Euskal Irratietako Ondaiziela irratsaioan. Ondarearen transmisioaz, dantzek plazan duten prestigioaz eta genero-rolak gainditzeko beharraz ere aritu da Ainize Madariagarekin, baita aurrera begira eraiki nahi dituzten plaza parekideez ere.
Pierre Latasa: Begiraleak, 90. urteurrena
2025eko martxoaren 3an, Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak 90 urte bete ditu ofizialki. Elkartearen jarduera 1935eko martxoaren 3an hasi zen euskal kultura eta hizkuntza mantentzeko, garatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Horretarako, hainbat aktibitate proposatu ditu elkarteak; antzerkiarekin hasi zen eta urtez urte kantua, dantza, musika, etno-folklorea, literatura, joste tailerrak, mintza xoko, mendi ateraldiak eta sukaldaritza sailak garatu ziren.
Axier Camino: Bolant Eguna Luzaiden
Pazko asteburuan Luzaiden Bolant Eguna ospatzen da. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin, baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiltzen dira bolantak Pazko igandez.
Jon Olazkuaga: "Dantza Maisuak" jardunaldia Biarritzen
Dantza Maisuak jardunaldia antolatu du Miarritzen Maritzuli konpainiak. Hitzaldi, tailer eta ikuskizunean Proventzako eta Euskal Herriko dantzek dituzten antzekotasunak konparatu eta armadako dantza-irakaskuntzak utzitakoa agerian jarri da.
Jokin Antxia: Aretxabaletako Txino-dantzak 50 urte berreskuratu zela
1975eko otsailaren 9an berreskuratu zen txino-dantza Aretxabaletan, 1930eko hamarkadatik galdua baitzen. 50 urte geroago Loramendi txistulari taldeak urtemuga borobila ospatzeko ekitaldia eta erakusketa antolatu ditu. Berreskurapen urtean bezala, aurten ere otsailaren 9a igandea suertatu da. Horrela, dantzaren historia errepasatu eta garaian dantzatu zutenak omentzeko Txino dantza, bere historia ekitaldia egin dute Aretxabaletako udaletxe zaharrean.
Gari Otamendi: Añorgako Dibertimentua
Dibertimendua plazaratzen dute inauterietan Añorgan. Nafarroa Behereko libertimenduetan ohikoa den moduan dantza, antzerkia eta bertsoa izango dira ardatzak. Propio sortu dituzte dantzak eta urtetik urtera egonkortzen eta osatzen ari dira.
Oier Araolaza: Olentzero
Gabonetan Euskal Herrian agertzen den Olentzero eta inauterietan Iparraldeko hainbat herritan erretzen den Zanpantzar pertsonaien antzekotasunak nabarmendu ditu Mikel Aranburu Urtasunek. Soinuberri 14 aldizkarian (409-435 orr.) Olentzeroren inguruko hainbat kontu jaso ditu, eta iradokitzen du ez ote diren Olentzero eta Zanpantzar pertsonaia berak.
Jon Eguskiza: "Momotxorroak, kaos baten istorioa" aurkezpena
Altsasuko inauterien berreskurapenaren inguruko dokumentala egin du Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. 1916. urtekoak ziren Altsasuko inauterietako azken testigantzak; 1970eko hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zituzten inauterien oroitzapenak.
Mikel Lasarte: Erriberako paloteadoen berreskuratzea
Dantzak, musika eta antzerkia oinarri dituzten ikuskizunak ohikoak dira Nafarroako Erriberan. Herri gehienetan desagertu egin ziren gisa honetako emanaldiak XIX. eta XX. mendeetan, baina azken 40 urteetan berreskuratzen ari dira han eta hemen.
Jon Olazkuaga: Lekorneko kabalkadarako arropa berriak eta Maritzuli elkarte sare buru euskal departamentuan
Lekorneko kabalkadarako dantzari jantzi berri bat sortu du Maritzuli Konpainiak, jantzi uniforme berri baten nahiari erantzunez. Jantzi hau nortasun eta lurralde baten irudikapen logika batean pentsatua izan da.
Aritz Ibañez: Duguna, San Ferminetako txupinazioa 2024
2024ko San Fermin festei hasiera emateko ohorea izan du Duguna Iruñeko dantza taldeak, taldearen 75. urteurrenean.
Oier Araolaza: Dantza garaikidea eta kolonialismoa. Egil Bakkaren artikulua.
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Baltsa dantzatzeko hiru adibideren bidez dantza forma batzuen iraunkortasuna agerian jartzeaz gain, ohartarazten du dantza adierazpen iragankortzat jotzea ez dela ondorio ideologikorik gabeko auzi terminologikoa.
Karlos Irujo: Garaziko errefuxiatuen kolonia
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren: apaizak, irakasleak eta beste hainbat ogibidetako pertsonak. Horrela, herri oso bat bildu zen kolonian.
Mikel Sarriegi: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Gipuzkoako dantza-maisuen ezkutuko oinordetza jaso du Mikel Sarriegik liburu batean. 20 urtetik gorako ikerketaren emaitza da. Goierriko eta Gipuzkoako dantza-sistema aztertu du, Juan Inazio Iztueta dantza-maisuaren oinordetza ezezaguna.
Aritz Ibañez: Ganixak, Heraitzeko Kaskarot beteranoak
Uztaritzeko Heraitze auzoko Ganixen ohitura berreskuratu dute aurten Hartzaro festibalean. 1927an Jean Baptiste Hiribarrenek grabatutako filmean agertzen diren irudietan oinarrituz, Errobiko Kaskarotak elkarteak galdua zen konpartsa biziberritu nahi izan du. Baina, nortzuk ziren Ganixak?
Gari Otamendi: Donibane Lohizune, xirribikarien topaketa
Akordeoi diatonikoak Euskal Herrian izandako bilakaerak trikitixa ekarri zuen moduan, azken urteetan euskal biolin tradizionala bereizteko —zehazki, biolina jotzeko moldeak eta errepertorioa— proposamenen artean nabarmenetakoak dira arrabita eta xirribika. Xirribikariek XX. mende hasierako dantzaldietako orkestra-ereduan osatu nahi izan dute musikarien taldea. Euskal Herri osoko zenbait arrabitariri egin diete deialdia.
Oier Araolaza: Dantza-musika argitaratu zuen kulturgilea; Iñaki Beobide
Euskal kulturgintzaren sustapenean hainbat alorretan aritu zen Iñaki Beobide (Zumaia, 1934-Donostia, 2024) hil da. Antzerkian Jarrai taldea sortu zuen, ETBren sorreran parte hartze garrantzitsua izan zuen, eta dantzari dagokionez, Euskal Dantzarien Biltzarraren lehen urteetan antolaketa lanetan parte hartze handia izan zuen, EDBren idazkari izan baitzen. Baina ziur aski, utzitako legatu garrantzitsua Herri Gogoa diskoetxearekin argitaratutako euskal dantzako musika grabazioak dira.
Aritz Ibañez: Euskararen zinta-dantza
Zinta-dantzan ari garenean, zintak gurutzatuz eta korapilatuz sortzen den ehuna, euskal komunitatea trinkotzeko sortu beharreko lotura sarearekin erlazionatu du Aritz Ibañez dantzari iruindarrak Udaltop topaketetan. Trinkotze horretan euskal dantzak jokatzen duen rol aglutinatzailea azpimarratu nahi izan du.