Kontrapas 008 Patxi Laborda

2026/10/27

Erdi nahi gabean bilakatu zen dantzari. Berak dantzari eta folkloreari buruz ikertu nahi zuen. Agian horregatik 'abizenik gabeko dantzaritzat' du bere burua Patxi Laborda Larreak (Iruñea, 1965). Iruñeko Duguna eta Ortzadar taldeetan ari izan da, baita Zarauzko Irrintzin ere. Euskal dantzaz gain, bestelako dantza lengoaiak ere saiatu izan ditu. Erraldoi dantzaria ere izan da, eta esperientzia horietako bakoitzak balio izan dio bera orain den dantzaria zizelkatzeko.

Kontrapas 008 Patxi Laborda
Azken 20 urteotan Bilboko Musika eskolan ari da euskal dantza irakasten eta Aiko Taldearen bitartez, plazetan dantzatzeko ohitura sustatzen. Irakasteaz gain, asko ikasi du bidean. Lehenago intuizioz praktikatuari izena jarri ahal izan dio Sabin Bikandi-rekin izandako lankidetzari esker. 
 
Itsatsi audio hau zure webgunean
Deskargatu