Kontrapas 007 Zibel Damestoy

2026/09/23

Haur zelarik euskal dantzan abiatu bazen ere, 17 urterekin Bilaka konpainian dantzari profesional gisa hasi eta dantza garaikidea egin du bizibide Zibel Damestoyk (Hiriburu, 1998), orduz geroztik. Atzerriko eszenetan sarri dantzatzea egokitzen bazaio ere, asko preziatzen du herriko plaza borobilean, jendez inguraturik dantzatzea. Euskal dantzatik nahi baino gehiago urrundu den sentipena adierazi du, baina argi du, halako batean, itzuliko dela bere haur denborako urratsetara.

Kontrapas 007 Zibel Damestoy

Euskal dantzaren eta dantza garaikidearen arteko harian kulunka ari dela, beste korapilo batzuk ere sendi ditu. Dantza taldeetan gehiengoa emakumezko izanik, profesional izatera neska gutxi heltzen dela irudi zaio. Berak irrika hori bete badu ere, etengabe bere dantza dohaiak baieztatu beharrean aurkitzen du bere burua. Genero arrakalak dantzan duen eraginaz ikertu nahiko luke etorkizunean, egiten ari den antropologia ikasketen baitan. 

Hasierako doinua: Sekretua. JPLohian & Klonen Klana (2016)

Itsatsi audio hau zure webgunean
Deskargatu