Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Villa Mariako Euskal Etxea, Argentina Argentinara joan nahiko zenuke? Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gaztea bazara, eskaintza hau interesatzen zaizu!

Dokumentuaren akzioak

Argentinara joan nahiko zenuke? Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gaztea bazara, eskaintza hau interesatzen zaizu!

Argentinara joan nahiko zenuke? Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gaztea bazara, eskaintza hau interesatzen zaizu!

2017ko partehartzaileak, Ezkerretik eskuinera: Eztitxu Harignordoquy, Irati Bravo Bereinkua, Oier Lobera Ezenarro, Alain Sorazu eta Mónica Casal

Egun gutxi geratzen dira baina  izen-ematea irekita dago oraindik –maiatzaren 9ra arte- Villa Mariak antolatzen duen Anima Zaitez programaren izen ematea. Partehartzaileek Argentinako euskal etxe horretan, euskara, musika, dantza, sukaldaritza edo kirol tailerrak emateko aukera izango dute, uztailaren 7tik 22ra.

Anima Zaitez programa, 2016etik Villa Mariako euskal etxeak antolatzen duen elkartruke proiektua da. Argentina eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzeko asmoz, proiektu honek euskal kulturarekin zerikusia duten tailerrak egitera animatu nahi ditu partehartzaileak, nahiago duten arloan, euskara, dantza, euskal musika, sukaldaritza edo kirolarekin harremana dutenak. 18 eta 30 urte bitarteko euskal gazteei zuzendua, programa honek uztaileko 7etik 22ra Argentinara bidaiatzeko aukera duten gazteak bilatzen ditu.

Euskal etxearen 70. urteurrena ospatzeko hasi zen  proposamen hori, Necocheako euskal etxeak 2004tik aurrera antolatzen duen Hator Hona proiektua oinarri hartuta. Deialdi honek Argentinako euskal komunitateko kideak ezagutzeko aukera eman nahi du, distantzian euskal kultura nola mantentzen eta zabaltzen den ikusarazteko eta itsasoaren bi aldeetako esperientziak partekatu ahal izateko.

Proiektua Euskal Etxearen eraikinean egiten da, Villa Marian, Cordoban. 15 eguneko egonaldian, erakundeko gazteen familiek eskainiko dute alojamendua eta otorduak familiek nahiz euskal etxeak emango dituzte, aurten 4 (lau) toki daude.

Gazteek honako baldintzak bete behar dituzte: Euskaldunak izatea, 18 eta 30 urte bitartekoak, euskara eta gaztelaniaz hitz egitea eta gutxienez honako bi arlotan ezagutzak edukitzea: euskal dantza, euskara, euskal kirola, sukaldaritza eta euskal musika. Ez da beharrezkoa inolako diplomarik edukitzea, ezinbestekoa dena ezagutza horiek zabaltzeko gogoa da. Partehartzaileek aipatutako datetan Argentinara etortzeko aukera izan behar dute. Azkenik, Euskal Herrira itzultzean, jarduera ezagutarazi eta zabaltzeko laguntza eskatuko zaie. 

Gazteek Argentinarako hegaldia ordaindu beharko dute (joan-itzulia) eta baita bidai asegurua. Programarekin zerikusia duten gastuak euskal etxearen esku daude (otorduak, materialak, etab.), 15 egunetan zehar.

Informazioa eskatu ahalko da, bi helbidetara: cvascovm@gmail.com // animazaitez.cvascovm@gmail.com  (kopiarekin bidali) edo honako galdetegia betetzen: https://goo.gl/forms/YGt2H371Vqq366Oy2

Eskaerak 2018-ko maiatzaren 9a arte jasoko dira, gero elkarteak ebaluatuko ditu eta emaitzak gure FanPagean eta e-mail bidez argitaratuko dira, maiatzaren 16a eta 23a bitartean.

ANIMA ZAITEZ! Jarri gurekin harremanetan! 
https://www.facebook.com/animazaitez

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Villa Mariako Euskal Etxea, Argentina

Villa Mariako Euskal Etxea, Argentina