Dokumentuaren akzioak
Usurbilgo III. Dantza Eguna
Hirugarren urtez apirilaren 25ean Usurbilgo Dantza Eguna ospatuko da. Usurbilgo Dantza Taldeak antolatutako eguna izaten da, adin guztietako dantzariak bildu eta herrian egiten diren dantzen erakustaldi izatea du helburu.
Arratsaldeko 17:00etan Dantza ezberdinen erakustaldia izango da bertan hainbat modalidade ezbedin elkartuko dira.
Jarraian, 19:00etan Kantu dantza jira egingo da herrian zehar.
Azkenik, eguna borobiltze aldera, gaueko 22:00etan DANTZAROA ikuskizuna estreinatuko da. Dantzaroa urtean zehar buru belarri landutako ikuskizuna da, aurten antzerkiaz lagunduta burutuko dena. Ikuskizunean adin guztietako, gazte zein heldu, herriko 60 dantzari inguru arituko dira. Sorpresaz beteriko ikuskizuna izango da mimoz prestatua eta ilusioz egina.
Larunbat polit bat igarotzeko plan bikaina duzue!
Usurbilgo Dantza Taldea.
Dokumentuaren akzioak