Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Udaberri Dantza Taldea kaixo

Dokumentuaren akzioak

kaixo

kaixo eta ongi etorriak izan zaitezte Udaberri dantza taldeko blog berrira. Bertan taldeko hainbat kidek bertako, zein inguruko kontuak aztertu eta kontatuko ditugu. Zuen gustokoa izango delakoan agur bero bat.

Dokumentuaren akzioak

oier
2007/05/21 17:32

Kaixo eta ongi etorri Tolosaldeko dantzarioi!! Arretaz jarraituko ditugu zuen kontuak. Bide batez zorionak urteurrenagatik.
oier
2007/05/21 17:43

Kaixo eta ongi etorri Udaberritarrei!!! Arretaz jarraituko ditugu zuen kontuak. Bide batez, zorionak urteurrenagatik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Udaberri Dantza Taldea

Udaberri Dantza Taldea

Udaberri Dantzari Taldea 1957an sortu zen Euskal Herriko herri-kultura eta tradizioaren zati bat kontserbatu eta ezagutzera emateko, batez ere dantza eta doinu herrikoien esparruan. Lan horren bidez, Tolosan garai hartan euskal kulturaren eremuan zegoen hutsunea bete nahi izan genuen. Urteak aurrera joan ziren neurrian, konpromiso berriak hartu zituen taldeak, eta horren ondorioz, ahaztuta zeuden dantzak berreskuratzeko asmotan, zenbait ikerketa-lan burutu zituzten orduko taldekideek. 

Horrela, dantza horiek jaso eta jendaurrean erakusten aritu izan da Udaberri urteotan. Tolosaldean aritzeaz gain, gure mugetatik atera eta ikerketa horiek emandako fruituak Euskal Herri osoan erakutsi ditugu, eta, era berean, Espainiako hainbat jaialditan (Jaca, Salamanca, Córdoba, Gijón, Santiago de Compostela, Lugo, Gurrea de Gállego,…). Europan zehar ere jardun gara gure herriko kulturaren berri ematen: lehenbizi, Herbeheretan eta geroztik, Alemania, Irlanda, Txekiar Errepublika, Belgika eta beste toki askotan.

Bestalde, urteetan zeharreko esperientziak erakutsi zigun taldeak dantza-eskola bat sortzeko zuen beharra. Euskal dantzen tailer eta ikastaroen bidez, haur, gazte eta helduei euskal dantzen oinarria transmititzen saiatzen gara, egungo helduen talderako bidea urratuz sarri askotan.

 

90. hamarkadara iritsita, garai berrietara eta ikusleen irriketara egokitzeko beharra sumatu zuen taldeak. Horrela, taldeko hainbat kidek egindako ikerketa eta lan gogorraren ondorioz, Xirulikan ikuskizuna eskaini zen 1992ko abenduan. Argiek, soinuak eta ikus-entzunezko beste baliabide batzuek osotasun bat eginez, dantzen berezko esanahia erakutsi eta nabarmendu nahi izan zen estetika xeheki zainduz.

Arrakasta handia izan zuen ikuskizunak, eta ondorioz, 1993an Xirulikan berriro prestatu eta eskaintzea erabaki zuen taldeak.

Pentsamolde eta lan-jarduera berari eutsiz, eskenatokiko irudia hobetzeko erabakia hartu zen. Horretarako jarraibide batzuk ezarri genituen: tradiziozko jantziak bere horretan hartu eta berritzea, dantzariak eskenatokiko lanerako prestatzea, etab. Lan horren emaitza 2000. urteko Gabonetan eskaini genuen Iruditan ikuskizuna izan zen, eta aurrekoa bezala, oso arrakastatsua izan zen. Herriko dantzak jazzarekin eta antzerkiarekin bat egiten zuten ikuskizun honetan.

Aipaturiko bi ikuskarietan bildutako esperientzia abiapuntu hartuta eta Udaberriko kideen sen berritzaileak bultzatuta, taldeak ordura arte egiten zituen ohiko emanaldien moldea hautsi eta kutsu berritzailea zuten ikuskizunak antolatzen hasi zen. Geroztik, taldeak bere dantzak formaren aldetik beste modu batera eskaini zituen, euskal erromeria eta herri bazkaria oinarritzat hartuta.

Gauza orok bere zikloak dituenez, Udaberri Dantzari Taldearen aro arrakastatsu honen ondoren, belaunaldi aldaketa etorri zen halabeharrez. Ikastaroetako gaztetxoak ordura arte ikasitakoa hobetzen hasi ziren, eta euren dantza-errepertorioa zabaltzen. Bizpahiru urteren buruan, taldea erabat aldatu zen. Gaur egun, dantza talde gaztea gara, eta lanean dihardugu noizbait gure aurrekoek lortu zutena errepikatzeko grinaz, Euskal Herri osoko dantza eta musikak ezagutuz.

Jasotako azken erantzunak