Dokumentuaren akzioak
Txertubi taldeak YouTube kanala ireki du 'Molinatxo' habanerarekin
'Molinatxo' habanera aukeratu du Txertubik YouTube kanala estreinatzeko. Entsegu batetan grabatu zuten otsailean, eta joan den astean jarri zuten Interneten ikusgai. Datorren igandean, apirilaren 26an, aurkeztuko du taldeak bideo berria, Espaloia Kafe Antzokian emango duen dantzaldian.
Entsegu batetan, bost pieza bideoan hartu zituen Txertubi taldeak: orain zabaldu duten Molinatxo habaneraz gain, mazurka bat, jauzi bat (Marianak/Hegi), jota bat eta porrusalda bat. Editatu ahala joango dira YouTubeko kanalean argitaratzen.
Kredituak:
- Arkaitz Miner: arrabita
- Txus Aranburu: eskusoinua
- Amaiur Cajaraville: kontrabaxua
- Soinua (zuzenean hartzea eta nahastea): Arkaitz Miner
- Bideoa (grabaketa eta edizioa): Ion Mari Beasain
- 2015eko otsailaren 21ean grabatuta Espaloia Kafe Antzokian (Elgeta) - Eskerrik asko!!
YouTubeko kanalaz gain, Google+ orria ere ireki du Txertubik, eta www.txertubi.eus web gunea eguneratzen ari dira (egun batzu barru amaitzea espero dute). Hauek helbideak:
- YouTube kanala: www.youtube.com/c/Txertubi
- Google+ orria: plus.google.com/+Txertubi
- Web gunea: www.txertubi.eus edo www.txertubi.com
Dokumentuaren akzioak