Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea TXERTUBI Txertubi: geuri buruz

Dokumentuaren akzioak

Txertubi: geuri buruz

2015/04/16 00:00

 

Txertubi gara:

  • Arkaitz Miner: arrabita, zapatak, ahotsa.

    • Ibilbidea: Tapia eta Leturia, Joseba Tapia, Arrabots, Aintzina, Hariari Tiraka, Aiko, Ruper Ordorika, Mikel Markez...

  • Txus Aranburu: eskusoinua, perkusioa, ahotsa.

    • Ibilbidea: Tapia eta Leturia, Arrabots, Aiko, Egan, Eñaut Elorrieta, Rafa Rueda, Mikel Erentxun...

  • Amaiur Cajaraville:  kontrabaxua, ahotsa.

    • Ibilbidea: Benito Lertxundi, Igelaren Banda, Oreka TX, Miren Fernandez, Pantxoa eta Peio, Kukai, Aiko…

  • Patxi Montero: dantza-gidaria, ahotsa.

    • Ibilbidea: Plazako dantza tradizionalean irakaslea, dantza sortzailea, Herrixa Dantzan, Jainaga eta Narbaiza…


Historikoa:

2013. urtean Arkaitz Miner eta Txus Aranburu musikariek abiatu zuten TXERTUBI, dantzaldi gidatuak eta kontzertuak eskaintzeko.

Aurretik hamahiru urteko ibilbidea zuten elkarrekin, gidatutako dantzaldietan: hamar urte Tapia eta Leturia taldean, eta ondoren hiru urte Arrabots taldean (Jokin Otamendi, Gari Otamendi eta Iñaki Otegirekin batera).

Ibilbide horretan, emanaldi eta dantzaldi ugari, baita Euskal Herritik kanpo ere folk jaialdi esanguratsuetan: Crisol de Cuerda (Espainia), American Fiddle Tunes (AEB), Festival Mémoire et Racines (Québec), Victoria Folk Festival (Canada), Vancouver Folk Festival (Canada)...

Bikote bezala sortu zuten taldea, baina berehala Amaiur Cajaraville gehitu zitzaien kontrabaxuan.

Txertubi taldearen lehenengo dantzaldia, bikote bezala oraindik, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan zen 2013ko apirilaren 28an, Patxi Montero dantza-gidari zutela. Patxirekin kolaborazioa Arrabots taldearen garaitik zetorren, 2011. urtetik, dantza berriak proposatzen eta laguntzen.

Ondoren beste hamaika dantzaldi etorri ziren Euskal Herrian zehar, Jokin Otamendi eta Gari Otamendi dantza-gidarien laguntzaz (Jokin, Tapia eta Leturia eta Arrabots taldeetako dantza-gidaria izandakoa, eta Gari, Arrabots taldeko arrabita jole eta dantza-gidaria izandakoa).

2014ko udan, etapa berria lantzen hasi ginen Txertubin, Patxi Montero dantza irakaslearen laguntzarekin. Gure helburua zen errepertorioa zabaltzea, musika eta dantza berriak proposatzea (beti musika eta dantza tradizionalaren moldeetan), eta dantzaldiari beste aire bat ematea, dinamikoagoa, berritzaileagoa…

Gaur egun bide horretan jarraitzen dugu, laukote bezala: musikak eta sonoritatea txukuntzen, errepertorioa zabaltzen, doinu tradizionalak dantzarako moldatzen, dantza berriak jasotzen / sortzen, eta Euskal Herrian zehar dantzaldiak eskaintzen.

Aldi berean, taldekide bakoitzak bere bide propioa jarraitzen du:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.