Dokumentuaren akzioak
Dantzaldiak
 TXERTUBI
      
      TXERTUBI
    
  Musika eta dantza tradizionalaren moldeetan, gaur egungo herri-dantzaldia eskaintzen du Txertubik. Goxoa, ugaria, eta berritzailea. Beti proposamen berrien bila… dantzaren gozamenerako.
Zertan da berezia Txertubi?
- 
Soinuaren goxoan: arrabitaz, eskusoinuaz, kontrabaxuaz, eta musikarien trebeziaz, Txertubik soinu berezia ematen du, bereziki goxoa. 
- 
Musikaren ederrean: Euskal Herriko musika tradizionalean, doinu eder eta gutxi erabilitakoak bilatzen ditugu. 
- 
Dantzaren aniztasunean eta berrikuntzan: ohikoa den errepertoriotik haratago, gure etengabeko erronka da dantzarako proposamen berriak ekartzea, dantza plaza aberasteko, beti tradiziozko dantzaren moldeetan. Dantza-menu anitza eta berritzailea eskaini nahi dugu. 
Gure errepertorioan:
- 
Lotuan: baltsa, mazurka, txotisa, polka, habanera, zortzikoa (lotuan, bai!!), irregularrak… 
- 
Soltean: jotak, porrusaldak, fandangoak, arin-arinak. 
- 
Jauziak: ohiko batzuk, eta ez-ohiko moldaketak ere bai. 
- 
Kontradantzak: kadrilean, korruan, bikoteak aldatzen, baltsean… 
- 
Ingurutxoak (gaurkotuta) 
- 
Korruko dantzak 
- 
Joko-dantzak 
- 
Sokan eta irradakan 
- 
Ohiko errepertorioko dantza ezagun batzuk 
- 
Ez-ohiko beste dantza batzuk, plazarako oso egokiak. 
- 
… eta abar (bila eta asmatzen jarraitzen dugu) 
Dokumentuaren akzioak


 
 
