Dokumentuaren akzioak
XXXIV. Euskal Dantzen Jaialdia Durangon
Asteburu honetan eta Tronperri dantza taldearen eskutik helduko da euskal dantzen jaialdia. Aurtengoa 34. edizioa da eta Durangoko Euskal Astearen barruan kokatutako ekintza zaharrena da. Abagune ezin hobea Euskalerriko dantzak ikusi ahal izateko eta herrialde desberdineko dantzariek horretarako aukera emango digute. Hauxe da talde parte-hartzaileen zerrenda:
Larunbatean, maiatzak 21ean eta arratsaldeko 19:30etan:
- Tronperri dantza taldea (Durango, Bizkaia)
- Muskildi dantza taldea (Muskildi, Zuberoa).
Igandean, maiatzak 22an eta eguerdilo 12:30etan:
- Goizaldi dantza taldea (Donostia, Gipuzkoa).
- Agoitz dantza taldea (Agoitz, Nafarroa).
- Adurtza dantza taldea (Gasteiz, Araba).
- Garaztarrak dantza taldea (Donibane Garazi, Behenafarroa).
Bi ekitaldiak, Durangoko Andra Mariko portiko azpian ospatuko dira eta sarrera dohainik izango da.
Dokumentuaren akzioak