Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Tronperri Taldea Durangoko LII. Umeen Euskal Jaia

Dokumentuaren akzioak

Durangoko LII. Umeen Euskal Jaia

2018/10/24 12:00
Durangoko LII. Umeen Euskal Jaia

Durangoko Umeen Euskal Jaia. Argazkia: Tronperri

Datorren igandean urriak 28an Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa berroteita hamabigarrena izango da. Gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11:30ean kalejira hasiko da eta arratsaldeko 17:00etan alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da:
  • Tronperri (Durango)
  • Txoritxu Alai (Durango)
  • Iluntze (Matiena)
  • Talde Batuak (Abadiño)
  • Iremiñe (Berriz)
  • San Lorentzo (Berriz)
  • Besaide (Elorrio)
  • Andra Mari (Mañaria)
  • Udabarri (Zornotza)
  • Salleko (Sestao)
  • Txindurri (Ermua)

 

Durangoko Umeen Euskal Jaia
Durangoko Umeen Euskal Jaia. Argazkia: Tronperri

Egitaraua

  • Mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo.
  • Neskak: Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
  • Ume txikiak: Esku dantza, San Petrike, Txulalai eta apatain dantza.
  • Denak: Fandangoa eta Arin-arina.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Tronperri Taldea

Tronperri Taldea