Dokumentuaren akzioak
Durangon 51. umeen Euskal Jaia ospatuko da igandean
Tronperri Taldea
2017/10/26 09:30
Datorren igandean, urriaren 29an, Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa 51. edizioa izango da. Gutxi gorabehera 450 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11:30ean kalejira hasiko da eta arratsaldeko 17:00etan alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da:
- Tronperri, Durangokoa.
- Txoritxu Alai, Durangokoa.
- Iluntze, Matienakoa.
- Talde Batuak, Abadiñokoa.
- Iremiñe, Berrizkoa.
- San Lorentzo, Berrizkoa.
- Besaide, Elorriokoa.
- Andra Mari, Mañariakoa.
- Urduri, Otxandiokoa.
- Udabarri, Zornotzakoa.
- Salleko, Sestaokoa.
- Txindurri, Ermuakoa.
Egitaraua:
- Mutilak: Agintariena, zortzikoa, ezpata txikiena, banangoa eta txotxongilo.
- Neskak: Arku-dantza, zinta-dantza, kontrapasa eta sagar-dantza.
- Ume txikiak: Esku-dantza, San Petrike, Txulalai eta zapatain-dantza.
- Denak: Fandangoa eta Arin-arina.
Dokumentuaren akzioak