50. Umeen Euskal Jaia Durangon

2016/10/28
50. Umeen Euskal Jaia Durangon
Datorren igandean, urriak 30ean Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa L 50. edizio izango da. Gutxi gorabehera 450 ume eta gazte batuko dira eta beste 70 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11.30etan kalejira hasiko da eta arratsaldeko 5etan alardea ospatuko da Ezkuriko plazan  (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da:

  • Tronperri, Durangokoa.
  • Txoritxu Alai, Durangokoa.
  • Iluntze, Traña-Matienakoa.
  • Talde Batuak, Abadiñokoa.
  • Iremiñe, Berrizkoa.
  • San Lorentzo, Berrizkoa.
  • Besaide, Elorriokoa.
  • Andra Mari, Mañariakoa.
  • Urduri, Otxandiokoa.
  • Udabarri, Zornotzakoa.
  • Salleko, Sestaokoa.
  • Txindurri, Ermuakoa.
  • Urki, Andoiangoa

Hona hemen neska mutikoek dantzatuko dituzten dantzak:

  • Mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo.
  • Neskak: Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
  • Ume txikiak: Esku dantza, San Petrike, Txulalai eta Zapatain dantza.
  • Denak: Fandangoa eta Arin-arina