Orain arteko ekarpenak
Dantzaren transmisioaz eta jardunaz gogoetak Dantzan Ikasi Topaketetan
2022/06/06
"Zer moduz zaudete, nola eragin digu pandemiak dantzaren sektoreari?" galdera plazaratu da arratsaldean, baina ordurako hainbat kezka eta esperientzia interesgarri partekatuak ziren topaketan. Euskal dantzaren inguruko ordezkaritza zabala bildu da bigarrenez ospatu diren Dantzan Ikasi Topaketetan...
Dantzan Ikasi Topaketak 2022
2022/05/23
Euskal dantzaren ordezkaritza zabala bildu da asteburuan Eibarren sektorearen kezkak, eskarmentuak, erronkak eta premiak aztertu eta konpartitzeko. Bigarren urtez egin dira topaketak eta Euskal Herri osotik bildutako dantzari, dantza-irakasle, sustatzaile eta dantzazalek hainbat gai jarri dituzte mahai-gainean: dantzaren irakaskuntzarako metodologiak, euskal dantzan titulazioaren premia eta hori lortzeko urratsak, dantza-irakasle eta dantzarien kontratatazio eta ordainketa arazoak, biribilketa irakatsi behar den ala ez, euskal dantzaren irakaskuntzaren egoera Lapurdin eta Nafarroa Beherean, eta oro har euskal dantzaren egoera Euskal Dantzaren Adierazpenaren 10. urteurrenean eta Covid ondoko eszenatokian. Denok elkarrekin soka-dantzan dantzatuz borobildu dira topaketak. Irudiak: Fernando Sa Casado, Amaiur Aristi. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21.
Dantzan Ikasi Topaketak 2022: hemen da egitaraua
2022/05/03
Prest dago maiatzaren 21ean Eibarren egingo diren 2022ko Dantzan Ikasi topaketen programa. Iazkoa bezain mamitsua izango dela espero dugu. Hain zuzen, lehen topaketa horietan nabarmendu zen premietako bat, dantzaren irakaskuntzarako material pedagogikoari dagokionaren alorrean eman diren urrats b...
Maiatzaren 21ean egingo dira 2022ko Dantzan Ikasi Topaketak
2022/03/30
Lehengo urtean hasitako bideari jarraipena emanez, 2022ko Dantzan Ikasi topaketek badute data: maiatzaren 21ean, Eibarren izango dira. Dantzarion elkargune izango da Eibarko Armeria eskola, hausnarketarako eta elkartrukerako espazio eta unea. Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, ...
Maite Irizar: "Aurreko belaunaldiekiko zor morala sentitzen dugu, eta orain guri dagokigu ondorengoei erakustea"
2021/06/22
11.000 biztanleko herrian ia 400 dantzari mugitzen ditu Oñatz dantza taldeak; taldearen filosofia, transmisioa eredua, komunitatea eta egituraren inguruko kontuak azaldu ditu Maite Irizarrek Dantzan Ikasi topaketetan. Oñatik badu bereizgarri egiten duen dantza ziklo propioa. Korpus-dantzak he...
Jon Iruretagoiena: “Saltoan batez ere lurreko fase guztia da garrantzitsua”
2021/06/18
Saltoaz edo jauziaz aritu da Jon Iruretagoiena Maritzuli konpainiako dantzaria Dantzan Ikasi topaketetan . Egoki jauzi egiteko zenbait giltzarri azaldu ditu, eta horretarako Zuberoako dantza tradizioan pisu handia izan duen Elgoihen eskolako ikasbideak erabili ditu.
Saltoa behera
Duela ia 30...
Patxi Laborda: "Interesgarria da ulertzea musika irakasten ari naizela gorputzaren bidez"
2021/06/14
Dantzariek musikaren oinarrizko kontzeptuak ikastearen garrantzia azpimarratu du Patxi Labordak, Bilbao Musikako eta Aiko taldeko irakasleak, Dantzan Ikasi Topaketetan . Bilbao Musikan ikasleekin egiten duen lana azaldu du, eta dantza musikarien eta dantzarien arteko harremana dela uste du; hori...
Maitane Eyheramonho: "Euskal dantzak biziarazi behar ditugu eta dantzen ekosistema horretan kokatu"
2021/06/08
Euskal dantza irakasleentzako baliabide pedagogikoak sortzen dabil Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, eta lan horren berri eman du Maitane Eyheramonhok Dantzan Ikasi topaketetan . "Irakasle gehienak gazteak dira, esperientziarik gabeak. Askotan heltzen dira kurtsora, ez dakite zeri heldu, nola ...
Iñaki Arregi: “Dantzari onak teknika ahazten du”
2021/06/03
Euskal dantzaren estiloari erreparatu dio Iñaki Arregik, Argia eta Ikerfolkeko kideak Dantzan Ikasi topaketetan . Horretarako, esperientzia pertsonaletik abiatu da, eta dantzari ibilbidean erreferente izan dituen Iñaki Gordejuelari eta Juan Antonio Urbeltzi esker ikasi, ikusi eta bizitakotik hainb...
Mikel Sarriegi: "Funtsezkoak eta oinarrizkoak diren mugimenduak ezkutatu eta ahaztu ditugu"
2021/05/21
Hizkuntza idatzian bezala, dantzan ere beharrezkotzat jotzen du mugimenduak izendatu, antolatu eta hizkuntza komuna jasotzea. Dantzen sistematizazioa izan du hizketa gai Mikel Sarriegi Aurtzaka dantza taldeko kideak Dantzan Ikasi topaketetan ; eta puntu, aldaira, printzipio eta erregelei buruz a...