Dantzan Topaketak 2026: hemen da euskal dantzarion hitz-ordua

2026/11/04
Dantzan Topaketak 2026: hemen da euskal dantzarion hitz-ordua

Dantzan Topaketak, Eibar, 2025-11-22. Argazkia: Gorka Bravo.

Euskal Dantzaren sektorea euskal dantzaz gogoeta egiteko batuko da aurten ere Eibarren, Dantzan Topaketak 2026 jardunaldian. Dantzan elkarteak, Dantzagunearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin antolatuta, jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 17:30era arte luzatuko da, eta bertan dantzaren inguruko esperientziak, ikerketak, gogoetak eta eguneroko erronkak partekatuko dira.

Aurtengo edizioan hainbat gai nagusi jarriko dira mahai gainean: herri-kulturak hezkuntzan duen lekua, adinekoen dantza-praktikak, generoaren ikuspegia, dantza berrien sorrera eta dantzarien osasuna zein lesioen prebentzioa.

Euskal Dantzaren transmisioa

Goizeko lehenengo lan-atal handiak herri-kulturaren transmisioa hezkuntzan izango du ardatz. Lehen mahaian parte hartuko dute Alaitz Aizpuruk, herri kulturarako hezkuntza ikerketa proiektuko kideak (Huhezi-Muni, Arizmendi Ikastola eta Euskaltzaindia); Aritz Ibañezek, Euskokultur Fundazioko ordezkariak; eta Johane Etxebestek, Euskal Kulturaren Erakundeko (EKE) kideak.

Adinekoen dantza-praktiken onurak izango dituzte aztergai Nekane Arriagak (Beti Bizkor Errenteriako erretiratuen elkarteko dantza-irakaslea) eta Maialen Araolazak (Deustuko Unibertsitateko fisioterapeuta eta ikerlaria) eta gozamena, komunitatea eta osasuna uztartzen dituen ikuspegia azalduko dute.

Puntuka izeneko ekarpenen tartean hainbat gai jorratuko dira:

  • Kepa Otaegik tradizio bihurtzeko dantza berriek zer behar duten aztertuko du.
  • Anartz Ormazak Bakioko Itxas Alde taldearen mendeurreneko ezpata-dantza aurkeztuko du.
  • Leire Aldekoa-Otalorak Durangaldeko euskal dantzetako genero desberdintasunak aztertuko ditu.
  • Mikel Sarriegik, Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kideak, Sortutakoak 12 deialdian babestutako “Musika eta dantza pintzelkadak” proiektua aurkeztuko du.

Nazioartea eta osasuna

Arratsaldeko egitarauak nazioarteko begirada eta osasun arloko gaiak uztartuko ditu. 15:30etik aurrera, Iñaki Ahedo eta Arkaitz Pascuas dantzariek Estoniarekin lotutako Tantsupidu jaialdiaren berri emango dute, eta transmisioa, partaidetza eta korpus koreografikoa jorratzeko ereduaren berri emango dute.

Dantzan Topaketak 2025, Eibar, 2025-11-22. Argazkia: Idoia Lahidalga.

Ondoren, lesioen prebentzioa euskal dantzan gaiari helduko diote Jaime Zubero (EHUko Erizaintza fakultatea eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldea) eta Unai Iraola (fisioterapeuta, dantza-irakaslea eta Aukeran konpainiako dantzaria) ikerlariek. Mahai horren gidaritza eta aurkezpen lanak Maialen Araolazak (Deustuko Unibertsitatea) egingo ditu.

Azkenik, Oier Araolazak gidatuta, Etxeparen Kontrapasa eta Sautrela-ren inguruan, arituko da, “Ialgui hadi dançara” gonbidapenarekin borobiltzeko saioa.

Bosgarren topaketak

Dantzan Ikasi topaketak euskal-dantzaren alorreko elkargune dira; hausnarketarako eta elkartrukerako topagunea. Euskal Dantzaren alorreko gaurkotasuneko eta intereseko gaiak jorratzeko biltzen gara; bai zeharkako gai estrategikoak, baita gai praktiko zehatzak ere.

Dantzan Topaketak 2026

Data: 2026ko azaroaren 7a, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 17:30
Lekua: Markeskoa Jauregia (UEU), Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen


Informazioa: