Virginie Despentes: "Dantzatzea da garrantzitsua"
Prostituta izan zen, disko denda batean lan egin zuen, punkia izan zen, kalean lo egin zuen, 17 urterekin bortxatu egin zuten autostop egiten ari zela, DJ da, asko edan zuen, edateari utzi zion eta lesbiana egin zen, hamarnaka nobela idatzi ditu, sari asko irabazi ditu eta hiru pelikula zuzendu. Virginie Despentesi idazle frantziarrak azken liburua argitaratu berri du. Garrantzitsuena dantzatzea dela dio, El Paisen bere azken liburuaren harira egin dioten elkarrizketan.
Bere azken nobelan oinarrizko hiru ideia nabarmentzen ditu. Lehengoa, "Gerra maskulinoa da"; bigarrena, "Ekonomia da, inozoa" eta hirugarrena, "Dantzatzea da garrantzitsua".
"Horretaz ari da nobela... Espazio libre bat sortzeko ahaleginaz, alde egiteko, bi ordurako bada ere. Edozer baino hobea da, bai, dantza dezagun".
Elkarrizketa: “No tenemos que limpiar a Woody Allen para que su cine sea bueno” (El Pais, 2018-02-15)