Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Txinpantze dantzariek erakutsi dute dantza hizketa baino zaharragoa dela

Dokumentuaren akzioak

Txinpantze dantzariek erakutsi dute dantza hizketa baino zaharragoa dela

2020/01/07 09:55
Txinpantze dantzariek erakutsi dute dantza hizketa baino zaharragoa dela

Argazkia: Alexas Fotos

Musika entzutean txinpantzeak dantzan hasten direla ikusi dute Kiotoko (Japon) unibertsitateko ikerlariek. Sei milioi urte dira txinpantzeek eta gizakion ibilbide ebolutiboa banandu zela, baina DNAren % 99 konpartitzen dugu. Baita erritmoaren zentzua ere. 

Aurrez frogatu izan da animali batzuek musikaren erritmora mugitzeko gaitasuna dutela, tartean, txinpantzeak. Orain arteko emaitzetan oinarrituta, ikerlariek paralelismoa ikusten dute pertsonen dantzan eta txinpantzeen erritmoaren artean eta uste dute bi portaerak lotuta egon daitezkeela. "Musikak eragindako kulunka erritimoa eboluzioan oso sakon errotuta dago eta orain sei milioi urte inguru bazen dagoeneko, gizakiek hizketarako gaitasuna garatu baino askoz lehenago" ondorioztatu du Yuko Hattorik, Kiotoko unibertsitateko ikertzaileak.

Dantzaren jatorria taldean ala bikotean?

Kiotoko Primateen Ikerketarako Institutuko zientzialariek musika jarri diete txinpantzeei eta horrek kulunka erritmiko batera bultzatzen dituela ikusi dute. Horrez gain, animaliek soinuaren iturrira hurbiltzeko joera dutela antzeman dute. Ikerketa neurobiologikoek frogatu dute dantzaren gaitasun erritmikoa garuneko entzumenezko aldearen eta alde motorraren arteko konexioaren araberakoa dela. Erritmoa prozesatzeko orduan, alde motorrari oinarrizko papera eman zaio; mugimendurik gabe ere, alde horiek aktibatu egiten dira musika entzutean. 

Bestalde, Warwickeko Unibertsitateteko Adriano Lameira primatologoak San Luiseko (AEB) zooan elkarrekin sinkronizatuta mugitzen ziren Holly eta Bakhari txinpantzeen koordinazio erritmikoa ikertu du. Lameirak iradoki du dantza gizakietan ez zela taldeen aktibitate erritualetan sortu, bikote harremanetan baizik.

Iturriak:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.