Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Noemi Viana: "Ez dago adin bakar bat zure gorputza perfektua dena dantzarako"

Dokumentuaren akzioak

Noemi Viana: "Ez dago adin bakar bat zure gorputza perfektua dena dantzarako"

2020/11/16 08:35
Noemi Viana: "Ez dago adin bakar bat zure gorputza perfektua dena dantzarako"

Noemi Viana. Argazkia: Dani Blanco / Argia

Mugimenduak erakarri izan du beti eta kiroletik iritsi zen dantza mundura Noemi Viana (Gasteiz, 1979). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko azken urtean ireki zitzaizkiola dantzarako ateak kontatu dio Miren Artetxeri Argian egin dion elkarrizketan. Portugalen egin zuen ikasketen azken ikasturtea eta han dantza, ergonomia, heziketa fisikoa... uztartzen zituztela dio eta ikuskizun bat ere prestatu zutela, "horrela dantzaren harra sartu zitzaidan".

Dantza garaikidean formatu eta dantzari eta koreografo lanetan ibili da. Haurdun gelditu zenean dantza mundutik zertxobait urrundu zen, baina ez guztiz. Egun, dantza irakasle lanetan dabil, "Niretzat, mundu ero honetan salbokondukto bakarra dantza da. Horregatik gustatzen zait irakaskuntza ere. Nire pasioa transmititzeko aukera ematen dit".

Sorkuntzara itzultzea ez du horren erraza ikusten, baina kontua mugitzea, dantzatzea dela dio. Orain ez dago zirkuitu profesional horretan, baina "dantza nire bizitzaren parte da". Adinean aurrera eginda ere, bere burua dantzan ikusten du: "Nik horretan sinesten dut eta aldarrikatu nahi dut. Ez dago adin bakar bat zure gorputza perfektua dena dantzarako".

Elkarrizketa: Noemi Viana: "Mundu ero honetan dantza beharrezkoa da" (Argia, 2020-11-08)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.