Dokumentuaren akzioak
Tradiziozko dantzak modan eta genero estereotipoak hautsiz
Morris dantzak emakumeen eskutik, sabel-dantza egiten dute gizonezkoak... Tradiziozko dantzen berpizkundea gertatzen ari dela nabarmendu du National Geographic aldizkariak, eta berpizkunde hori genero gerruntzeen askapenarekin batera gertatzen ari dela.
Berriro agertzen ari diren iraganeko dantzak
" Nahiz eta dantza Lurreko hizkuntzarik zaharrenetakoa izan, bere esanahi kulturala ez da beti aitortua izan. Egun, ordea, munduko leku askotan aspaldiko dantzak berreskuratzen dira eta birsortzen dira ikuspegi berri batetik.
2011an, Beyoncek "eskista" dantzatu zuen (sorbalden mugimenduan oinarritutako dantza etiopiarra) "Run de World (Girls)" bideoan. Estatu Batuetako txoko batzuetan "square dance"a, Europatik etorritako eta kultura estatubatuarraren ikur bihurtutako lau bikotek osatutako dantza, berriro interesa pizten hasi da.
Horrelako berreskurapen batzuek genero bereizketa iraultzen dute. Talde feministak "morris dance"etan tendentzia dira, 500 urteko historia duten eta lehen gehienbat mutilek dantzatzen zituzten dantza ingelesak. Turkian, berriz, badira sabel-dantza dantzatzen duten gizonezkoak, Otomandar Inperioaren garaian bezala.
Ez da dantzak itzulera bizi duen lehenengo aldia. Dantzak, orokorrean, onarpena Errenazimentuan berreskuratu zuen, bizitza laikoaren kontrol eklesiastikoa murriztuz zihoan neurrian".
Kanbodiako apsaren dantzak
"Apsaren (ninfa induak) dantza Kanbodiako angkortar zibilizaziora itzuli da. 1970eko hamarkadan desagertzeko zorian izan zen, Khmer Gorriek artista eta intelektualen kontrako hilketa selektiboa egin zutenean. Orain, apsaren dantzak berpiztu egin dira Kanbodiako ondare kulturala berreskuratzeko ekimenari esker".
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16