Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa La Ribot: "Narrazioak dantza garaikidearen aukera asko zapuztu ditu"

Dokumentuaren akzioak

La Ribot: "Narrazioak dantza garaikidearen aukera asko zapuztu ditu"

2018/06/28 10:05
La Ribot: "Narrazioak dantza garaikidearen aukera asko zapuztu ditu"

Maria Jose Ribot. Argazkia: Idoia Zabaleta/Foku/Berria

Maria Jose Ribot La Ribot (Madril, 1962) dantzaria eta koreografoa elkarrizketatu dute Berrian. Ikuskizunak, filmak eta instalazioak egiten ditu eta Genevako Unibertsitatean eskolak ematen dihardu. Dantza beste diziplinekin nahasten du: "Artistok gai gara diziplinarik gabekoak edo diziplinartekoak izateko. Niri naturala iruditzen zait gauza bera diziplina ezberdinetatik irakurri ahal izatea".

Ballet klasikoa, dantza modernoa eta garaikidea ikasi zituen. 2000. urtean, Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen. 1990eko hamarkadan dantzak Espainian oso babes txikia zuela ikusi eta atzerrira joateko erabakia hartu zuen. Egun, Suitzan bizi da. Bere lana performance gisa sailkatu ohi da, baina Riboten ustez berak egiten duena dantza garaikidearen eboluzioa da: "Musikaren erritmora doazen mugimendu perfektuak ez badaude ere, ez dio dantza izateari uzten; dantza ez baita soilik hori, milaka erara egin daiteke, eta milaka interpretazio izan ditzake."

Elkarrizketa: "Narrazioak dantza garaikidearen aukera asko zapuztu ditu" (Berria, 2018-05-15)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.