Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Kaikua: egunerokotik folklorera, folkloretik modara

Dokumentuaren akzioak

Kaikua: egunerokotik folklorera, folkloretik modara

2025/11/17 08:25

Kaikua, Lekeitiarra, Mendigoizalea... garai batean gure etxeetako armairu askotan ohikoa izan ziren janzkiak eta XX. mendean euskal identitatearen ikur bihurtu zirenak modako aldizkarietara iritsi dira. Ohiko janzki arrunta izan zena eta ondotik XX. mendean jai giroan folklore janzkera moduan erabili izan dena, orain modako arropa bihurtu dute zenbait markek. Espainiako Vogue modako aldizkari ezagunak SKFKeko Maia Kurutxet, Amarenak-eko Oihane Pardo eta Beletxara-ko Miren eta Patricia Krug elkarrizketatu ditu.

Gure tradizioarekin lotu ohi dugun janzkia izanik kaikua, diseinatzaileek etxeko oroitzapenak oso presente dituzte modako proposamena egiterakoan. Beste zenbait esparrutan ikusten ari garen moduan, diseinatzaile hauek ere konplexurik gabe erabiltzen dituzte gure kulturako elementu tradizionalak beren eguneroko jardunean.

vogue kaiku

Kurutxet-ek dio berarentzat oso janzki familiarra izan dela, “Txikitatik etxean ikusi dut. Batzuk amak eman dizkik eta beste batzuk gure etxean bertan josiak dira”. Pardo ere amak nerabe zela eman zion kaiku batekin hasi zen ideia honekin; berez amamarena izandakoa zen; “beti iruditu izan zait oso janzki estilosoa, atenporala eta erraz ibiltzekoa, edozerekin ondo datorrena”. Berea hainbeste erabilita berriaren bila hasi eta aurkitu ez zuenean, egiten hasi zen. Amonarena kopiatzea erabaki zuen, baina berrikuntza batzuekin.

vogue kaiku

Krug ahizpek Kaikuaz harago familiako oroitzapenetatik abiatuta sortu dute beren unibertsoa. Oñatin aitonak zuen Beletxara baserriaren izenarekin hainbat arropa ekoiztu dituzte, “modelo bakoitza gure familiako historia edo pertsona batekin lotzen dugu”.

Erreportajea: Si llevas faldas escocesas y qipaos, ¿por qué no un ‘kaiku’? (Vogue, 2025-11-03)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.