Dokumentuaren akzioak
Juan Pedro Aramendia: "Gozogintza izan dut bizibide, baina dantzari emana bizi izan naiz"
Ofizioz gozogile jardun badu ere, Zangozan bertan eta bereziki Zangozatik kanpo, dantzarekin lotuta ageri zaigun gizona da Juan Pedro Aramendia. Iker Tubiak elkarrizketatu du Berria egunkarian. Orain 10 urte Dantzan-erako elkarrizketatu zuen Aritz Ibañezek bere dantza ibilbideari erreparatuz.
Hamabost urterekin hasi zen dantzan Aramendia eta ordutik ez dio dantza egiteari utzi. Soldaduskatik herrira itzuli zenean, berriz, Zangozan taldea sortzeko lanetan hasi zen. Ez ziren hutsetik hasi, aurretik bazen oinarri bat, herrian lehenago ere izan ziren dantzariak, Accion Catolikak ere dantza taldea izan zuen. Behin taldea sortuta, izena erabakitzea ez zen erraza izan, baina azkenean Rocamador izenez bataiatu zuten: "Batzuek izena euskaraz jarri nahi zuten: Egunsenti, edo halako zerbait. Baina halako hamaika zeuden, ez gintuen bereiziko. Rocamador Erdi Aroko izena zen. Erromantzez, ez euskaraz. Hala ere, aurrera atera zen".
Hamabost Inguruko dantzak ikasi eta bertakoak ere sortu ditu Rocamador dantza taldeak, "Hori da Zangoza eta inguruko ondare folklorikoari egin diogun ekarpena". Nortasun propioa lantzen jantziek ere lagundu dietela dio Aramendiak, Zaraitzu, Erronkari, Aezkoa, Echo eta Anso haranen nahasketa baitira.
Elkarrizketa: Juan Pedro Aramendia: "Gozogintza izan dut bizibide, baina dantzari emana bizi izan naiz" (Berria, 2017-10-22)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16