Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Jordi Cortes: “Dantza integratua sekulako ahalduntze ariketa da”

Dokumentuaren akzioak

Jordi Cortes: “Dantza integratua sekulako ahalduntze ariketa da”

2020/11/11 09:15
Jordi Cortes: “Dantza integratua sekulako ahalduntze ariketa da”

Jordi Cortes. Argazkia: Ari, Sormena eta Mugimendua proiektua

Dibertsitate funtzionala daukan jendea ikustean, trabak ikusi beharrean, gaitasunak ikusten dituela aipatu dio Amagoia Mujikak Jordi Cortesi (Bartzelona, 1964) Gaur 8n eginiko elkarrizketan. “Pertsona horren gaitasunak ikusten ditut eta gaitasun horiek nola bultzatu ditzakedan pentsatzen jartzen naiz. Bada teorian gaitasun guztiak dituen jendea ezer sortzeko gai ez dena, potentzialtasunik ez daukana, gorputz perfektu hori barrutik hutsa balego bezala”, erantzun dio Cortesek.

Londresen izan zuen dantza integratuarekin lehen harremana Cortesek eta bueltan garbi ikusi zuen ze bide hartuko zuen. 2011. urtean Liant La Troca kolektiboa sortu zuen eta ordutik dantza integratua edo inklusiboa da bere lanaren ardatza.

Gorputzaren politika aldarrikatzen du Cortesek, “gorputz mota asko daude eta denak dira baliagarriak. Batzuetan, baita dantzan ere, gorputzaren diktadura ematen da eta horren kontra egin behar da”. Egiten duen guztiak helburu artistikoa duela dio eta artistak sortzea bultzatzen du. Dibertsitate funtzionala duten artista asko sortu direla dio, mugimendu handia dagoela eta han eta hemen ari direla lanean, “dantza integratua sekulako ahalduntze ariketa da”.

Elkarrizketa: «Gorputzaren politika aldarrikatzen dut; gorputz mota asko daude eta denak dira baliagarriak» (Gaur 8, 2020-10-10)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.